Zumaiako emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak ikertzeko bekaren deialdia, berriro zabalik
Proposamenak irailaren 21etik urriaren 11ra bitartean aurkeztu beharko dira.
6.700 euroko beka emango du Zumaiako Udalak, Zumaiako emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak aztertzeko. Lanean, bizitza sozial, ekonomiko, politiko zein kultur mailakoan egindako ekarpenak barnebiltzen ditu horrek.
Bigarrenez zabaldu du deialdia Udalak, uztailean egindako deialdian eskaerarik jaso ez duelako. Proposamenak irailaren 21etik urriaren 11ra bitartean aurkeztu beharko dira.
Ikerketa euskaraz egin beharko da, eta gehienez ere 6 hilabeteko tartean egin beharko da, banaka zein taldeka. Epaimahaiaren onespena jasota, bekaren onuradunek lana herriari aurkeztu beharko diote hitzaldi baten bitartez.
Beka jaso ahal izateko, hautagaiek, honako baldintza hauek bete beharko dituzte, nahitaez: unibertsitate ikasketak edukitzea (erdi mailakoak zein goi mailakoak), eta euskarazko C1 maila izatea. Taldeen kasuan, gutxienez, taldekideen % 50ak bete beharko ditu bi baldintza horiek.
Eskabideak Zumaiako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo bestela, telematikoki, egoitza elektronikoan. Proiektuak aurkezteko epea zabalik egongo da irailaren 21etik urriaren 11ra bitartean.
>> Oinarriak
>> Eskabide orria
Kontatu gabeko historia kontatzeko
Emakumeen ikuspegi eta ekarpenei balioa ematen ez dien kontakizuna izan da gure herriaren historia eraikitzeko ardatz. Gizonak izan dira objektu bakar, eta horrek, bazterrean geratzen diren errealitateak aintzat hartzen ez dituen kontakizun bat eman digu. Ez dira emakumeen errelatuak jaso izan eta ondorioz, emakumeen ikusgarritasun sozialean defizit nabarmena izan dugu.
Euskal Herriaren eta Zumaiaren historia berreskuratu eta berridazteko saiakeran, berebiziko garrantzia izan dute azken hamarkadetan ikertzaile eta historialari feministek eginiko ekarpenek. Horietan, emakumeen bizimodua, lana, erresistentzia, komunitate harremanak, nortasuna, mundu ikuskera, etab. ezagutzeko lehen pausoak eman dituzte.
Zumaiako Udalak, ikerketa baliatuz, emakumeen ekarpena zer nolakoa izan den jasotzen hasi nahi du, kontatu gabeko historia argitara eman, eta emakumeei zor zaien aitortza egin ahal izateko.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Gune Morea egongo da santelmo hauetan ere, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2025/04/16
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16
- Mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaia jarraitzeko aukera Zumaiako GUKAn 2025/04/15
- Zabalik dago kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea, apirilak 26 arte 2025/04/15
Feminismoa
- Gune Morea egongo da santelmo hauetan ere, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2025/04/16
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Martxoaren 8a dela-eta 2025/03/07
- More dator martxoa Zumaiara, feminismoa aldarrikatu eta gozatzeko egitarau zabalarekin 2025/02/28
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2024/11/25
Berdintasuna
- Gune Morea egongo da santelmo hauetan ere, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2025/04/16
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Martxoaren 8a dela-eta 2025/03/07
- More dator martxoa Zumaiara, feminismoa aldarrikatu eta gozatzeko egitarau zabalarekin 2025/02/28
- Arrakasta handia izaten ari da PLAZerA ihes-gela, eta txanda berriak gehitu dituzte 2025/02/12
Diru laguntzak
- Musika, antzerkia eta dantza arloko elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea ere zabalik 2022/03/30
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea ostiral honetan amaituko da 2021/11/24
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2021/11/03
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia irekita 2021/10/01