Zumaiako kultur programazioan aldaketak, Eusko Jaularitzaren dekretu berrira egokitzeko
Bihartik aurrera kultur ekitaldi guztiak 21:00etan amaitu beharko direnez, Zumaiako kultur programazioan zenbait aldaketa egin ditu Udalak.
Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen dekretura egokitzeko, honako aldaketak izango dira Zumaiako kultur ekitaldietan. Kasu batzuetan ordutegiak aurreratuko dira. Bestalde, gogorarazi dute antzerkien kasuan, sarrerak aurrez soilik egongo direla salgai, turismo bulegoan. Zine emanaldien kasuan, Aita Mariko takillan erosi beharko dira, momentuan bertan.
Antzerkia:
Jende pilaketarik ez sortzeko, antzerki emanaldietarako sarrerak aurrez erosi beharko dira turismo bulegoan. Antzerki emanaldietan itxita egongo da Aita Mariko takilla.
-
Helduen antzerkiak 19:00etan izango dira (*Erne azaroak 13ko Fadoak entzuten zituen gizona antzerkirako sarrerak hartu badituzue)
-
Haurrentzako antzerkiak 12:00etan, orain arte bezala
Oharra: Hai, ametsen arrantzalea antzerkia bertan behera gelditu zen, eta sarreren dirua bueltatzeko eskatu daiteke turismo bulegoan. Sarrera horiek ezingo dira beste antzerkietarako erabili.
Aita Mari zinea:
-
Sarrerak Aita Mari zineko takillan bakarrik egongo dira salgai, beti bezala
-
Helduen zinema 19:00etan izango da larunbat honetatik aurrera (gaurko saioa 19:30ean izango da)
-
Haurren zinema emanaldiak 16:30ean izango dira, orain arte bezala
Ikastaroak:
Musika Eskolaren jarduna eta Kultur sailak Forondan antolatzen dituen ikastaroetan ez da aldaketarik izango.
Albiste erlazionatuak
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06



