Zumaiako merkatariekin bilera egingo du Udalak, Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa osatzeko
Jardunaldia datorren asteartean, abenduaren 20an, eguerdiko 15:00tan Oxford aretoan izango da. Sektorearentzako gakoak izan daitezkeen aspektuak mahai gainean jarri eta merkatarien ekarpenak jasoko dituzte bertan.
Zumaiako Udala herriko Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa garatzeko lanetan murgilduta dago. Lehen fasean, Zumaiako merkataritza arloko eskaintzaren, eskariaren eta kokapen espazialaren diagnosia egiten ari da.
Azterketa hori egiteko, azken asteetan merkatariek galdetegi bat erantzun ahal izan dute. Orain, diagnosiaren garapenean identifikatutako puntu garrantzitsuenen kontrastea egiteko asmoz, Zumaiako merkatari eta zerbitzu enpresetako arduradunekin foku taldeko bilera bat egingo dute. Sektorearentzako gakoak izan daitezkeen aspektuak mahai gainean jarri eta merkatarien ekarpenak jasoko dituzte bertan. Halaber, hainbat gairen gaineko eztabaida sustatuko da, galdetegietan jasotako ideiak berresteko helburuarekin.
Jardunaldia datorren asteartean, abenduaren 20an, eguerdiko 15:00tan Oxford aretoan izango da. Saioa ahalik eta ondoen prestatzeko, parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, honeko formularioa bete behar da: IZENA EMAN.
ABENDUAK 20, ASTEARTEA
15:00 | OXFORD ARETOAN
IZENA EMAN
Zumaiako Udalak merkatari ororen partehartzearen garrantzia nabarmendu nahi du, eta, era berean, eskerrak eman nahi dizkie prozesuan ekarpena egiten ari diren guztiei.
Albiste erlazionatuak
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/06/09
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
ErrotaHerria
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2023/11/13
Zumaia bizitzeko da
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Memoriaren eraikuntzaz eta giza eskubideez ariko dira hilaren 12an Oxford aretoan 2025/11/02
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Zumaiako Udalak eta Sukia Eraikuntzak SL-k Torreagan egingo diren BOE etxebizitzen zozketarako hitzarmena sinatu dute 2025/10/21
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05



