Zumaiako Musika Jaialdirako gonbidapenak uztailaren 29tik aurrera eskuragarri
Ostegunean, uztailaren 30ean, abiatuko da Zumaiako 36. Musika Jaialdia. Ekitaldi gehienak doakoak izango dira, baina beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena hartzea; Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira uztailaren 29tik aurrera. Ekitaldi horiek guztietan osasun neurriak bete beharko dituzte ikusleek.
Uztailaren 30ean, ostegunean, hasiko da aurtengo Musika Jaialdia. Musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera ederra izango da beste urte batez, baina aurtengoan, ezinbestean, segurtasuna eta osasuna zainduz egin beharko da: ikusleek maskara jantzita eduki beharko dute, distantzia gorde beharko da eta esandako tokian eserita egon beharko da ekitaldiak irauten duen bitartean.
Gainera, ekitaldien aforoa neurtzeko, beharrekoa izango da aurrez gonbidapenak hartzea. Sapere Aude Sinfoniettaren kontzertua izan ezik, ekitaldi guztiak doan izango dira, baina gonbidapenak hartu beharko dira aurrez. Sarrerak eta gonbidapen guztiak uztailaren 29tik aurrera eskuratu ahal izango dira Turismo Bulegoan; gonbidapenen kasuan, ekitaldi bakoitzerako bi txartel jaso ahal izango ditu herritar bakoitzak.
Sapere Aude Sinfoniettaren kontzerturako sarrerak Turismo Bulegoan egongo dira salgai; helduen sarrerek 10 euro balio dute, eta haurrenek 3 euro.
>> Ikusi agenda
>> Musika Jaialdiko dossierra:
Gonbidapenak eta sarrerak:
Uztailak 30
13:00 Klarinete Maratoiko laukote irabazlea
19:30 ZUMB Musika banda SARRERAK AGORTUTA
Uztailak 31
20:00 San Pedro abesbatza SARRERAK AGORTUTA
Abuztuak 1 Musika Jaialditik kanpo
19:30 A Santo De Qué
Abuztuak 2
19:30 Sapere Aude Sinfonietta
SARRERAK SALGAI (Helduak 10 euro; haurrak 3 euro)
Abuztuak 3
20:30 Organo eta txistu emanaldia SARRERAK AGORTUTA
Abuztuak 6
20:30 Conductus Ensemble
Abuztuak 8
19:30 Musikaldian dantza: FIGHT eta NIRE AZALEAN ARROTZ
Abuztuak 9
19:30 OREKA TX SARRERAK AGORTUTA
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala izango da aurtengo udaran ere 2024/03/26
- Goiko Plazaren plaza izaera berreskuratzeko pausoak ematen hasi da Zumaiako Udala 2024/03/21
- Nerabeen osasun mentalaz ariko dira hurrengo Guraso Eskolen saioan 2024/03/21
- Santelmoetako egitaraua aurkeztu dute herriko elkarteek eta Udalak 2024/03/21
Kultura
- Hemen da Martxoaren 8a, berriro ere ekitaldiz eta aldarrikapenez beteta 2024/03/07
- Herriko jaietan ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik 2024/03/06
- 'Negu hurbilak' filma asteburu honetan iritsiko da Zumaiara 2024/02/21
- 'Eterna' dokumentala eta Mejillon Tigreren poesia emanaldia, ostiralean Zumaian 2024/02/19