Zumaiako Udalak aldibaterako arkitekto tekniko bat kontratatuko du, Lanbideren bitartez

2025/09/04

Prozesuan parte hartu nahi dutenek irailaren 12a baino lehen (hau barne) eman beharko dute izena, Lanbidetik; aldi berean, merezimenduak Zumaiako Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dituzte.

Zumaiako Udalak Lanbideren bidez arkitekto tekniko bat kontratatuko du, aldibaterako. Hautatutako pertsonak, lehenik, baja egoeran dagoen arkitekto tekniko bat ordezkatuko du, eta ondoren sei hilabetez jardungo du udal zerbitzuetan errefortzu gisa. Horrez gain, hautaketa prozesu honetatik lan-poltsa osagarri bat sortuko da, udal zerbitzuetan oporrak edo bestelako beharrak estaltzeko.

Lanpostua A2 mailakoa da, eta arkitekto tekniko titulua eta 3. hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa du, eta urteko ordainsari gordina 49.331,81 eurokoa izango da (antzinatasuna aparte).

> Oinarriak eta informazio guztia: Arkitekto teknikoaren kontratazioa

Izen-ematea

Hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek 7 laneguneko epea izango dute prozesuan izena emateko; hau da, irailaren 4tik 12ra bitartean eman beharko dute izena (biak barne). Bi pauso egin beharko dituzte epealdi honetan:

Ohar garrantzitsua: Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren merezimenduen datuak eta Zumaiako Udalean aurkeztutako merezimendu horien egiaztagiriak bakarrik hartuko dira kontuan.