Zumaiako Udalak gogorarazi du Gizarte Zerbitzuak herritarren eskura daudela, beharrak asetzen laguntzeko
Urte osoan zehar, eta bereziki, halako egoera larrien aurrean, Udaleko Gizarte Zerbitzuak herritarrei arreta emateko daudela gogorarazi du Zumaiako Udalak. Arlo pertsonalaren lanketa, laguntza ekonomikoak eta sozialak, eta babesa eskaintzen dituzte Gizarte Zerbitzuek, besteak beste.
Udaleko Gizarte Zerbitzuek herritarren autonomia eta bizi-baldintzak hobetzeko egiten dute lan. Hori bermatzeko, norbanakoek zein familiek Gizarte Zerbitzuetara jo dezakete, behar edo premiei erantzuten laguntzeko.
Gizarte Zerbitzuak: 943 86 22 00 // 608755982
Gizarte Zerbitzuetako langileek kasu bakoitza aztertu, eta eskura dituzten baliabide eta prestazioak martxan jarriko dituzte.
Informazio guztia gune bakarrean
Zumaiako Udalak COVID-19aren krisiari erantzuteko erakunde desberdinek martxan jarritako neurriak bildu ditu webgunean. Bertan, herritarrei bideratutako informazioa eta laguntzak bildu dituzte. Horrez gain, enpresa eta autonomoei bideratutako laguntzak jaso dituzte, baita prebentzio neurriak eta adinekoei zein familiei zuzenduko gomendio orriak ere.
Era berean, telefono agenda bat osatu dute, informazio eta aholkularitza non eskatu zehazten duena. Herritarrek dituzten premia eta beharrei erantzuteko Gizarte Zerbitzuekin jarri beharko dute harremanetan, 943 86 22 00 edo 608755982 telefonoan. Gainera, enpresari eta autonomoei informazioa emateko Udaleko harrera zenbakira deitu daiteke: 943 86 50 25.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Gizarte Zerbitzuak
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06




