Padel txapelketa mistoa jokatuko da Zumaian maiatzean eta ekainean zehar
Txapelketan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago dagoeneko, maiatzaren 2ra arte. Gainera, informazio bilera egingo dute maiatzaren 3an (ostirala).
Zumaiako Udalak padel txapelketa antolatu du bigarren urtez. Bikote bakoitzak hiru partida izango ditu gutxienez, eta, gehienez ere 16 bikotek parte hartu ahal izango dute. Txapelketa mistoa dela gogorarazi dute antolatzaileek.
Txapelketan parte hartzeko bi prezio zehaztu dituzte: bazkideak direnek 30 euro ordaindu beharko dituzte bikoteko; kiroldegiko bazkideak ez direnek, 30 euro horiez gain, eguneko bonoa ere ordaindu beharko dute. Izen-ematea kiroldegian egin beharko da maiatzaren 2a baino lehen, eta partehartzaile bakoitzak ordezko jokalari baten izena eman beharko du. Ordainketa hiru modutan egin ahal izango da: kiroldegian eskudirutan; kiroldegian txartelarekin; eta transferentzia bidez (ES33 2095 5174 9810 6426 5134).
Izen-emate epea amaituta, maiatzaren 3an (ostirala) Lubaki kiroldegian bilduko dira jokalari guztiak, txapelketaren araudiaz eta bestelako kontuez hitz egiteko. Bilera 19:00etan izango da.
> Irakurri hemen 2024ko padel txapelketako araudia
Albiste erlazionatuak
Kirolak
Kiroldegia
Parte hartzea
Zumaia bizitzeko da
- [BIDEOA] Komentua barrutik: 2023ko urritik 2024ko apirilera bitartekoak 2024/05/21
- LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak 2024/05/17
- Itzurungo magalean obrak hasi ditu Zumaiako Udalak, hondartzarako sarbidearen segurtasuna hobetzeko 2024/05/14
- Zumaia, nagusiekin eta nagusiontzat 2024/05/13