Etxebizitza turistikoak arautzeko duen proposamena aurkeztuko du udal gobernuak hilaren 18an
Udal teknikariak, etxebizitza turistikoen jabeak zein Etxebizitza Asanbladako kideak elkarrizketatu, eta araudi desberdinak aztertu ondotik, etxebizitza turistikoen gaia erregulatzeko proposamena osatu du udal gobernuak. Maiatzaren 18an aurkeztuko du, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan.
Gaur egun, Zumaiako udal araudian ez dago etxebizitza turistikoekin lotutako erregulaziorik. Beraz, orain arte ez da inolako baldintzarik zehazten herrian horrelako erabilerak dituzten jarduerak martxan jartzeko, Eusko Jaurlaritzaren araudi orokorretik aparte. Hala, jarduera hori arautu bitartean, Zumaiako Udalak moratoria ezarri zien etxebizitza turistikoei, eta urtebetez ez du erabilera horietarako baimen gehiagorik eman. Erabakia 2021eko ekaineko ohiko osoko bilkuran hartu zuen udalbatzak, udal talde politiko guztien adostasunarekin.
Udal Gobernuaren ustez, agerikoa da etxebizitza turistikoek urte osoko alokairu eskaintzan eta prezioan duten eragina. Eta egindako azterketan etxebizitza problematikarekiko dagoen arazorik handiena ez dela ondorioztatu bada ere, arautu beharreko arloa dela uste du. Horretaz gain, ordea, atari berdineko bizilagunen bizikidetzan zein Zumaiako ingurunean eragina duen jarduera izanik, beharrezkotzat jotzen du erregulatu eta zenbait baldintza jartzea.
Hori horrela, beste zenbait Udalek daukaten moduan, Zumaiak ere erabilera hori erregulatzeko prozesua jarri zuen martxan iaz. Hala, Hiritik At kooperatibaren laguntzarekin, udal teknikariak, eta inplikatutako parte ezberdinak entzunda, Zumaiarentzat egokiena den araudi propioa osatzeko lanean murgilduta egon da udal gobernua azken hilabeteotan. Proposamena osatuta, jendaurrean aurkeztuko du hilaren 18an, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan.
Etxebizitza arazoari “modu integralean” erantzuteko lanean
Udal Gobernuaren lehentasunetako bat da etxebizitza arazoari erantzutea. Jakitun da etxebizitza turistikoak arazoaren zati bat besterik ez direla, eta, horregatik, jarduera hori arautzeaz gain, bestelako lan-lerroak martxan jartzea beharrezkoa dela uste du.
Horrenbestez, etxebizitza arazoari irtenbidea emateko programa bat osatua du udal gobernuak. Etxebizitza bulegoa martxan jartzeko lanean ari da, eta horretarako, etxebizitza bulegoan arituko den teknikari bat kontratatu zuen iaz. Alokairurako laguntzak ematea, eta etxe hutsak mobilizatzeko lanketa abiatzea dira lerro nagusiak. Gainera, etorkizunean etor daitezkeen etxebizitza promozio berrietan etxebizitza behar desberdinak kontutan hartzeko lanean ari da udal gobernua.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2024/11/25
- Hemen da euskararen astea 2024/11/23
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20
Hirigintza
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20
- Ardantzabideko igogailua ez da erabilgarri egongo ostegunean eta ostiralean 2024/11/19
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
- Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da 2024/11/05
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute ekainaren 4an 2024/05/31
- Irakurgai dago Zumaian etxebizitza turistikoak arautzeko proposamena 2022/05/27
Etxebizitza
- Alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik 2024/09/18
- Tentsio handiko etxebizitza eremu izendatzeko eskaera formala egin du Zumaiako Udalak 2024/06/19
- Zumaiako Udalak etxebizitza turistikoak arautu ditu, Etxebizitza Planaren barruan 2024/03/01
- Irailaren 22an amaituko da alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea 2023/09/04