Zaintzaileentzat euskara ikastaroa abian

2022/06/10

Eulen enpresarekin eta Malen Etxearekin elkarlanean, adinekoak zaintzen aritzen diren langileentzat euskara ikastaroa antolatu du Zumaiako Udalak. Helburua da oinarrizko ulermena lantzea eta esaldi erabilienak ikastea, zaindutako pertsonekin gertuko harremanak lantzeko.

Hamabi emakumek eman dute izena zaintzaileei zuzendutako euskara ikastaroan. Banaiz bagara elkarteko Pako Aristi ari da irakasle eta ekainean hiruna orduko 4 saio egingo dituzte. Ondo bidean, irailean beste saio batzuk egingo dituzte, oinarrizko ikastaroa osatzeko.

Euskaraldiaren testuingurua indartzea da ikastaro honen beste helburuetako bat.

Albiste erlazionatuak