LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak

2024/05/17

Geletan dinamikak egingo dituzte Zumaiako eskoletan, homosexualek, lesbialen, transexualek, bisexualek, eta, oro har, sexu-genero disidenteek gure gizartean oraindik jasaten dituzten diskriminazio eta tratu txarren inguruan sentsibilizatzeko, eta sexu-askatasuna lantzeko.

Maiatzaren 17a LGTBI+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Egun honen helburua da homosexualek, lesbialen, transexualek, bisexualek, eta, oro har, sexu-genero disidenteek gure gizartean oraindik jasaten dituzten diskriminazio eta tratu txarren inguruan sentsibilizatzea.

Testuinguru honetan, Zumaiako eskoletako ikasle eta irakasleek talde argazkia atera dute, Zumaiako Udaleko ordezkariekin batera, LGTBI+ kolektiboko pertsonen eskubide berdintasuna aldarrikatzeko. Keinu horrekin pertsona guztien inklusioarekin eta errespetuarekin duen errespetua eta konpromisoa adierazi nahi izan dute, haien sexu-orientazioa edo genero-identitatea edozein dela ere.

Horiek horrela, Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiako Institutuko, Zumaiena ikastetxeko, Oikiako eskolako eta Soldadura eskolako kideek jakinarazi dutenez, eskola bakoitzak bere testuingurura egokitutako dinamika propioak gauzatuko ditu egunotan, ikasleek —eta, oro har, herritarren— sexu askatasunaren onarpenaren eta askatasunaren garrantziaz sentsibilizatzeko. 

Zumaian ez ezik, eskualdeko Hezkidetza foroa osatzen duten herri guztietan egingo dute lanketa hau. Foro hori 2016an sortu zen, eta lau udalerrietako eskolak eta udalak biltzen ditu, berdintasun- eta hezkidetza-gaietan elkarrekin lan egiteko.



Albiste erlazionatuak