Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan

2023/11/21

Zaintzaileei zuzendutako hiru ikastaro eskainiko dituzte azaroan eta abenduan: oinarrizko euskara ikastaroa, estimulazio psikoemozionalari buruzkoa, eta, sentsibilizazio eta etika ikastaroa. Zainduak diren pertsonen familiartekoei zuzendutako sentsibilizazio ikastaroa ere eskainiko dute.

Urola Kostako Udal Elkarteak Zaindu Urola Kosta ekimena jarri zuen martxan 2022an, eskualdeko hainbat eragileekin batera, Zaintza mahaia sortuz. Mahai honen helburua da zaintza sektorea profesionalizatzea eta sektorean kalitatezko enplegua sustatzea.

Zaindu Urola Kosta ekimena, zaintza alorrean lan egiten duten edo nahi duten eskualdeko herritarrei zuzenduta dago eta helburu du eskualdean zaintzaileek gaitasun tekniko zein zeharkakoak jaso eta barneratzea eta laneratzea. Ekimena Elkar-EKIN Lanean proiektuaren barnean kokatzen da. Enplegagarritasun eta Aktibazio Inklusiboko estrategia bat da, eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du.

Zaindu Urola Kosta proiektuaren barruan etengabeko prestakuntza egingo da Urola Kostako Udal Elkartetik, sektorea profesionalizatzeko eta arloan lan egin nahi dutenak bere ezagutzak areagotzeko. Hori dela eta, azaroan eta abenduan, zaintza arloan aritu nahi duten eskualdeko herritarrentzat diruz lagundutako hainbat ikastaro antolatu dira. Lehentasuna langabezian daudenek izango dute. Kasu honetan bi modulu eskaintzen ditugu, bietan izena eman daiteke edota bakarrean.

zaintza pilulak_page-0001.jpg

Albiste erlazionatuak