Eguberrien atarian, hainbat kultur ekitaldi izango dira Zumaian

2019/12/19

Ostiral honetan, Esti Curielen "35 huts" sorkuntza izango da Aita Marin. Igandean, Zumaiako Udal Musika Bandaren kontzertua izango da Alondegian.

Gabonen bezperetan, hainbat ekintza kultural izango dira herrian. Hasteko, abenduaren 20an, ostiralean 35 huts antzerkia izango da Zumaian, Esti Curielen sorkuntza lan berria. 22:00etan hasiko da, Aita Marin.

Igande honetan bertan,  hilaren 22an, Zumaiako Udal Musika Bandaren gabonetako kontzertuaz gozatu ahal izango dute herritarrek. Ekimena 19:00etan izango da, Alondegiko Oxford aretoan.

Abenduaren 24tik aurrera, Gabon giroa Zumaian

Beste urte batez eguberrien harira antolatutako hainbat ekimenek hartuko dute herria abenduaren 24tik aurrera.

Abenduak 23, asteartea

9:00-14:00 Areto futbol txapelketa azkarra Kiroldegian

Eguerdia bitartean, Niño Jesusen Eskean

12:30 Institutu parean hasita, Olentzerorekin kantuan

15:30 Gabon Koruaren saioa kalez kale

18:00 Gabon kanten lehiaketa Eusebio Gurrutxaga plazan

18:00 Olentzero eta Gomezagoren etorrera, Goikotorretik hasi eta herrian zehar

18:00 Jaiotza ikuskizuna, Eusebio Gurrutxaga Plazan

Abenduak 26, osteguna

16:00 Xake txapelketa Oxforden (16:00etan haurrak; 18:00etan helduak)

Abenduak 27, ostirala

22:00 Bertsolari gazteen jaialdia Oxforden

Abenduaren 27an eta 28an

Gabonetako parkea Kiroldegian

Abenduak 29, igandea

11:00 Kapoeira familian Sagarbiden (Astinduren dantza tailerra)

Abenduak 30, astelehena

17:30 Ipuin kontaketa haur liburutegian: Detektibeak liburutegian, Apika (5-8 urte)

Abenduak 31, asteartea

12:00 San Silvestre lasterketa