Itzurungo sarrera-irteerak kudeatzeko bi langile berri arituko dira bihartik aurrera

2020/07/09

Ostiral, larunbat eta igandeetan zein mareak direla eta aforo arazoak diren egunetan arituko dira langile berri hauek lanean. Horrez gain, sarrera eta irteerak seinalizatzeko bide berriak ere ipiniko dira.

Zumaiako hondartzak Gipuzkoako Aldundiaren aforo kontrolerako aplikazioan oinarritutako funtzionamendua du uztailaren 1az geroztik. Lehen egunetako funtzionamendutik ikasgaiak aterata, Zumaiako Udalak erabaki du bi langile kontratatzea Itzurungo sarrerak, irteerak eta aforoa kontrolatzeko.

Ostiral, larunbat eta igandetan zein mareak direla eta aforo arazoak espero diren egunetan arituko dira langile berri hauek. Beraien lana izango da jendeari sarreren eta irteeren inguruko irizpideak ematea, eta aforoa bete delako hondartza ixten denean, hondartzatik irteten diren herritarrak zenbatzea, kanpoan sartzeko zain dauden herritarretatik sar litekezkenei baimena emateko.

Horrez gain, sarrera eta irteerak seinalizatzeko bide berriak ere ipiniko dira. Udalak gogorarazi nahi du Itzurunera iritsi ahala sarrera eskuineko arrapalatik egin behar dela, erdiko eskilarak soilik kantinara jaisteko direla eta ezkerreko eskilarak berriz hondartzatik ireteteko. Mugikortasun arazoak dituztenek, adinekoek zein haur karrotxoekin doazenek aukera dute arrapalatik irteteko.

Itzurunera sarrera: eskuinaldeko arrapalatik:

Kantinara joateko soilik erabili daitezke eskuinaldeko eskailerak:

Ezkerraldeko eskailerak hondartzatik ateratzeko erabiliko dira:

 

Albiste erlazionatuak