Sanpedroak ate joka, aurtengoan, berrikuntzekin

2024/06/19

Ostiral arratsaldean txupinazoarekin hasi eta igande iluntzera bitartean, San Pedro jaiak ospatuko dira Zumaian. Ekitaldi ugari izango dira egunotan, eta, aurtengoan, berrikuntza moduan, San Pedro egunean Gozategi taldeak kontzertua eskainiko du Moilan jarriko den oholtzan.

Beste urte batez sanpedroetan murgilduko da Zumaia, aurten ekainaren 28tik 30era bitartean. Programa guztia eskuorri batean bildu du Udalak, eta Zumaiako etxe guztietara igorriko du aste honetan zehar. Udako egitarauaren berri ere jaso dute bertan.

Ostiral arratsaldean hasiko da festa, 18:00etako txupinazoarekin. Herriko kultur eta kirol munduetako ordezkariek botako dute txupina, eta, jarraian, erraldoi eta buruhandien kalejira hasiko da, Tolosako dultzaineroek lagunduta; 18:00etatik aurrera, Joselontxos txarangak alaituko du herria. Bi kirol jaialdi ere izango dira arratsaldean zehar: 18:00etan herri mailako esku pilota finala Odieta frontoian, eta San Pedro zesta punta txapelketako finalak, 19:30ean Aitzuri frontoian. Egun berean diskofesta izango da Amaia plazan, eta Puro Relajo musika taldearen kontzertua Beheko plazan (Mexikoko musikaren eta Nafarroako eta inguruko probintzietako garai guztietako herri musikaren erreferente moduan ezagutzen dute askok).

Pantaila-argazkia (1115).png

Ikusi hemen egitaraua

Hurrengo bi egunetan ere ekitaldi ugari izango ditugu herrian: dultzaineroak eta txarangak, kirol txapelketak, ZUMB Musika Bandaren kontzertuak, eta haurrei zuzendutako jarduerak, besteak beste. Ohi bezala, ekainaren 29an su artifizialen ikuskizuna izango da, eta, jarraian, Gozategi musika taldeak kontzertua eskainiko du Moilan jarriko den oholtzan. Lehenago, arratsaldean, herri kirolak izango dira Beheko plazan.

Hurrengo egunean, ekainaren 30ean, goizean eta arratsaldean artisau azoka egongo da Beheko plazan. Goizean zehar, gainera estropadak izango ditugu, eta Buztintxuriko erraldoien kalejira eguerdian. Arratsaldean hondarrezko eskultura tailerra egingo dute Torreberrin, eta 19:00etatik aurrera Erremontari Herriz Herri torneoaren barruan antolatutako erremonte jaialdia.

Beste urte batez, asko izan dira ekitaldien antolaketan parte hartu duten herriko elkarteak, eta Zumaiako Udalak eskerrak eman dizkie festen prestaketan parte hartzen duten guztiei. Horietako batzuen aldamenean eman dute egitarauaren berri.

Azkenik, festak guztiontzako espazio atsegin eta seguruak izan daitezen, eraso eta jarrera matxisten aurkako jarrera hartzera deitu nahi ditu Udalak herritarrak. Horrekin batera, kontsumo arduratsurako deia egin die herritar guztiei. Hori horrela, arduraz jokatuz eta elkartasunez, festez gozatzeko deia egiten die herritar guztiei.

Hona hemen egitaraua:

Ekainak 28-30
Sanpedroak 2024

Ekainak 28, ostirala

18:00 Udaletxe aurrean Txupinazoa eta jaien hasiera.

Erraldoi eta Buruhandien kalejira Tolosako Dultzaineroek lagunduta

18:00 Joselontxos txarangaren kalejira

18:00 Odietan Herri mailako esku pilota txapelketako finala

18:45 Sagarbidetik sanpedroetako danborradaren irteera:

Otezuri-Victoriano Arrate-Aita Mari auzunea-I. Zuloaga plaza-Udaletxea-Parrokia-Saregile plaza-Erribera-Eusebio Gurrutxaga plaza

19:30 Aitzuri pilotalekuan San Pedro zesta punta txapelketako finalak

20:00 Udaletxean herriko bandera jasotzea

22:00 Amaia plazan diskofesta

22:30 Eusebio Gurrutxaga plazan kontzertua: Puro Relajo

Ekainak 29, larunbata
San Pedro eguna

09:00 Tolosako dultzaineroekin goiz soinua

11:00 Prozesioa eta ondoren meza nagusia San Pedro abesbatzak abestua

11:00-13:00 Torreberrin haurrentzat jolasak eta tailerrak

11:30 Tolosako dultzaineroak kalejiran

12:30 Eusebio Gurrutxaga plazan hasita Jainekin txarangaren kalejira

13:00 Eusebio Gurrutxaga plazan ZUMB Musika Bandaren kontzertua

18:00 Amaia plazan haur antzerkia Eidaberen Gora Bihotzak

18:30 Eusebio Gurrutxaga plazan herri kirolak

18:30 Erriberan hasita Jainekin txarangaren kalejira

19:00 Tolosako dultzaineroak kalejiran

20:00 Eusebio Gurrutxaga plazan Zumaiako Musika Bandarekin dantzaldia

21:30 Moilan kontzertua: Sukena

23:00 Su artifizialak Vulcano piroteknia etxearen eskutik

Jarraian, Moilan kontzertua: Gozategi

Ekainak 30, igandea

11:00-14:00 + 17:00-20:00 Eusebio Gurrutxaga plazan ARTISAU AZOKA

11:30 Zumaiako VII. Ikurrina ETE estropada eta Zumaiako XXXIX. Ikurrina KAE1 estropada

12:30 Amaia plazan hasita Buztintxuriko erraldoien kalejira

17:00 Torreberrin hondarrezko eskultura tailerra

19:00 Aitzuri pilotalekuan Erremontari Herriz Herri erremonte jaialdia

UDAKO HITZORDUAK

UZTAILA 2024

6, larunbata

17:00 Itzurun-Arranpla igeriketa zeharkaldia

Uztailak 12-14

NARRONDOKO JAIAK

13, larunbata

19:30 Odieta, kale antzerkia GANSO@Cia konpainiaren Welcome & Sorry

14, igandea

20:00 Parrokia, kontzertua: Flysch organo zikloa

Uztailak 19-20

GERTU elkartea: Braderie azoka

20, larunbata

16:30 Beteranoen estropada

Itzurun hondartza, SURF FESTA

27, larunbata

20:00 Odieta, kale antzerkia GOITIBERA konpainiaren Eraitsi SL

28, igandea

12:00-13:00 Urola ibaiaren igoera-jaitsiera, piraguismoa

Uztailak 30-abuztuak 11

MUSIKA JAIALDIA

ABUZTUA 2024

Abuztuan:

Dinastia Etxabe pilota txapelketa

3, larunbata

GALA EGUNA

4, igandea

Goizean, kabra eta dontzeilen herriko arrantza lehiaketa eta arrain txiki lehiaketa

9, ostirala

EUSKAL JAIA

15, osteguna

20:00 Kofradia, kontzertua, D´Capricho

17, larunbata

KUADRILLA EGUNA

Eta DARDARA FEST-kontzertuak

Abuztuak 23-28

OIKIAKO JAIAK

31, larunbata

19:30 Kofradia, kontzertua NEVERMIND