Ludotekako izen-ematea zabalik, irailaren 29ra arte

2021/09/23

Urriaren 4an irekiko dute Ludoteka, eta dagoeneko eskuragarri daude izen-emate orriak eta jarraibide nagusiak. Haur bakoitzak astean bi egunetan joan ahal izango du Ludotekara, eta egun aukeraketa zozketa bidez egingo da.

Ludoteka 6-12 urte bitarteko haurrentzat zerbitzua da. Ez da eskola, baina jostailu eta jolasaren bidez haurraren nortasuna garatzea helburu duen zerbitzu hezitzailea da eta umeek zuzeneko arreta jasotzen duten lekua.

Urriaren 4tik aurrera egongo da irekita Ludoteka, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:15era. Gainera, LH4-6ko haurrek LudoKeta zerbitzua erabili ahal izango dute, ostiraletan 19:30etik 20:30era. Aurtengo ikasturtean ikasle bakoitzak astean bi egunetan joan ahal izango du Ludotekara, eta haur guztiek aukera berdinak izan ditzaten, zozketa bidez zehaztuko dira egunak. Lehentasunak zehazteko aukera egongo da izen-emate orrian.

Izen-ematea irailaren 23etik 29ra bitartean egongo da zabalik. Izen-emate orria entregatu beharko dute guraso eta tutoreek, eta beharrezkoa izango da urteko kuota ordaintzea. Izen-emate orria entregatzeko hiru modu daude: Ludotekan bertan uztea (11:30etik 14:00etara), Ludotekako buzoian sartzea, edo e-mail bidez bidaltzea (ludoteka@zumaia.eus). Zalantzarik izatekotan, hezitzaileekin harremanetan jartzera gonbidatu dituzte guraso eta tutoreak.