Enpresa kudeaketari buruzko prestakuntza tailerrak eskainiko ditu Udal Elkarteak, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratuta
Enpresa kudeaketari buruzko tailerrak antolatu ditu Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuak. Guztira, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratutako aurrez aurreko 5 prestakuntza tailer egingo dira. Interesdunek saio guztietan edota banakako saioetan eman dezakete izena.
Ekimenaren helburu nagusia da ekintzaile nahiz enpresariei beren ideia edota enpresei buruzko hausnarketa sustatzea eta kudeaketa eraginkorrago bat lortzeko hainbat erreminta eskaintzea. Prestakuntza tailer guztiak aurrez aurrekoak izango dira: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian, goizez, 09:30etik 13:30era.
Hauxe da prestakuntza tailerren eskaintza:
-
1. saioa: Negozio plana. Zer da eta zertarako balio du? Planifikazioaren garrantzia eta jardueraren antolakuntza eraginkorra. Data: Maiatzak 26
-
2. saioa: Forma juridikoak eta eratzeko izapidetzak Data: Ekainak 9
-
3.saioa: Jardueraren kudeaketa eta kontrol ekonomikoa egiteko erremintak. Data: Ekainak 16
-
4.saioa: Ogasunarekiko betekizunak: BEZ eta PFEZ. Data: Ekainak 30
-
5.saioa: Lan arloa. Autonomoen erregimen berezia. Erabiltzen diren dokumentuak. Data: Uztailak 14
>> Informazio guztia hemen
Argibideak eta izen-ematea:
Tailerretan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta. Plaza kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.
Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)
Tel. 943 890808
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala izango da aurtengo udaran ere 2024/03/26
- Goiko Plazaren plaza izaera berreskuratzeko pausoak ematen hasi da Zumaiako Udala 2024/03/21
- Nerabeen osasun mentalaz ariko dira hurrengo Guraso Eskolen saioan 2024/03/21
- Santelmoetako egitaraua aurkeztu dute herriko elkarteek eta Udalak 2024/03/21
Merkataritza
- Ostegunetako kinkilleroen azoka Eusebio Gurrutxaga plazan egingo dute aurrerantzean 2024/01/09
- Aurten ere "Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz" Zumaian 2023/12/14
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2023/11/13
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza deialdia argitaratu du Zumaiako Udalak 2023/10/27
Urola Kostako Udal elkartea
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
- Euskarazko hiztegiaren inguruko eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/07
- Zabalik dago 'Zaindu Urola Kosta' zaintza lanen arloko prestakuntza ekimenean izena emateko epea 2023/09/07
Tokiko garapena
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
- Ostegun honetan zabalduko dute Hogarreko elkarlan gunea 2023/10/31
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20