Bisita gidatuak, Mojaxarren Komentua barrutik ezagutzeko

2022/07/12

Uztailaren 15ean, uztailaren 29an eta abuztuaren 25ean izango dira euskarazko saioak; abuztuaren 11n, berriz, gazteleraz egingo dute bisita. Bisita egiteko turismo bulegoan eman beharko da izena. Uztaileko bisitak dagoeneko bete dira baina aukera da oraindik abuztukoetan izena emateko.

Eraikin berezia da Zumaiako Mojaxarren Komentua, eta eraberritze obrak hasi aurretik, bisita gidatuak egingo dituzte bertan. Ostiral honetan (uztailak 15) izango da lehen saioa, eta ondoren, beste hiru bisita egingo dituzte: uztailaren 29an eta abuztuaren 25ean euskaraz, eta abuztuaren 11n gazteleraz. Bisita guztiak 19:00etan hasiko dira.

Bisita gidatua doakoa da, eta parte hatrzeko turismo bulegoan eman beharko da izena.

Kontuan izan uztaileko bisitak dagoeneko bete direla baina aukera dela oraindik abuztukoetan izena emateko.

Komentua-bisita gidatuak (uztaila eta abuztua).jpg

Albiste erlazionatuak