Hemen dira 2022ko Zumaiako Inauteriak
Otsailaren 25etik 27ra bitartean mozorroen festak hartuko du Zumaia. Ohi moduan, eskoletako haurren inauteri festak eta Musika Eskolaren eta musika bandaren kalejirak irekiko du egitaraua.
Urtebeteko etenaldia eta gero, otsaileko azken asteburuan inauteriak ospatuko dira Zumaian. Mozorro festa, kalejira eta lehiaketak izango dira, eta ohi moduan, otsailaren 28an (astelehena), Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bisita izango dugu herrian.
Ostiralean (otsailak 25) hasiko dira Zumaiako inauteriak. Arratsaldean, ohi bezala, herriko eskoletako haurren inauteri festa izango da. 18:00etatik aurrera, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak eta ZUMB musika bandak eskutik Brasilgo inauteriak ekarriko dituzte Zumaiako kaleetara.
Musika Eskolako eta ZUMB bandako lagunek brasilera eramango dituzte zumaiarrak.
Larunbatean Zumai txarangak girotuko du herria, goizean eta arratsaldean. 12:30ean Astindu dantza elkartearen dantza-kalejira izango da. Arratsaldean, berriz, haurren festa eta mozorro lehiaketa izango dira Amaia plazan. Eguna amaitzeko, 19:30ean Modus Operandi musika taldeak kontzertua eskainiko du Eusebio Gurrutxaga plazan.
Igande eguerdian Jainekin txaranga izango da herriko kaleetan, eta 16:30ean haurrentzako Oltxiak zine emanaldia izango da Aita Marin.
Mozorro lehiaketak
Aurten, barrukaldean jende pilaketak saihesteko, ez da photocall-ik izango Oxford aretoan. Mozorro lehiaketa egin egingo da, ordea. Haurren kasuan, larunbatean Amaia plazan egingo den festa amaitzean banatuko dira sariak. Parte hartu nahi dutenek 17:00etan eman beharko dute izena, eta hiru sari egongo dira jokoan: banako edo bikote onenaren saria, 0-8 urte bitartekoen talde mozorro onenaren saria, eta 9-12 urte bitartekoen talde mozorro onenaren saria.
Heldu eta gazteen mozorro lehiaketan, bi sari banatuko dituzte: banako edo bikote onenaren saria, 80 eurokoa, eta taldekako mozorro onenaren saria, 200 eurokoa. Parte hartzeko argazkia e-mail bidez bidali beharko da, larunbatean bertan inauteriakzumaian@gmail.com helbidera. Argazkia jai giroan ateratakoa izan beharko da.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
Festak
Kultura
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- Udazkena bero dator Aita Mari antzokira 2024/09/20