Egun osoko jardunaldia urriaren 22an, 'zaintzen duen Zumaia irudikatzeko'

2022/10/06

Goizean zehar, beste lekuetako esperientziak ezagutzeko aukera izango da Zumaiako Emakumeon* Etxean. Arratsaldean berriz, talde dinamika egingo dute, elkarrekin “Zaintzen duen Zumaia” irudikatzeko. Izen-emate epea zabalik dago dagoeneko, labur.eus/zaintzazumaia webgunean edo Emakumeon* Etxean.

Emakumeon* Etxea, Malen Etxea emakume migranteen elkartea eta mugimendu feminista elkarlanean ari dira Zumaiarako zaintza eredu berri bat asmatzeko. Zumaiako herritar eta eragile sozialen artean zaintzen duen herri ereduari buruzko eztabaida sustatu eta garatzea dute helburu. Zaintza lanen inguruan -osotasunean- jarriko dute arreta, baina nagusienen eta desgaitasunak dituztenen iraupen luzeko zaintzen antolaketan jarriko dute foku nagusia. Era berean, sistema publiko-komunitarioaz ere hausnartuko dute.

Prozesuaren baitan egun osoko topaketa antolatu dute urriaren 22rako, zaintzaren inguruan formakuntza jaso, eta zaintzen duen herri ereduaren inguruan hausnartzeko. Goizean zehar zaintza lanen inguruko kokapena egingo dute lehenik, eta beste lekuetako esperientziak ezagutuko dituzte gero. Arratsaldean, berriz, ‘Zumaia, zaintzen duen herria’ txostena aurkeztuko dute; azken hilabeteotan herriko zenbait kolektibo eta kide elkarrizketatu ondotik ateratako ondorioak bildu dituzte bertan. Aurkezpena eta gero, talde dinamika egingo dute, guztien artean “zaintzen duen herria” irudikatzeko.

Izen-ematea zabalik

Izen-emate epea zabalik dago dagoeneko, http://labur.eus/zaintzazumaia webgunean edo Emakumeon* Etxean. Jardunaldian parte hartzeko asmoa dutenei eskatu diete garaiz emateko izena, antolaketa errazteko.

Horrekin batera, haurtzaindegi eta itzulpen zerbitzua egongo direla azaldu dute. Izena ematean zehaztu beharko dira beharrak.

Jardunaldia: programa

09:45 Harrera eta materialen banaketa

10:00 Ongietorria eta aurkezpena

10:15-11:45 Zaintza lanak, Euskal Herriari argazki bat

Hizlaria: Matxalen Legarreta Iza, Soziologian Nazioarteko Doktorea UPV/EHU

Besteen esperientzietatik ikasten

11:45-12:15 Zaintza-ereduari alternatibak. Zaintza antolatzeko beste modu batzuk

Hizlaria: Ana García Mendoza, Fundación Pilares para la Autonomía Personal

12:15-12:45 Atsedenaldia

12:45-13:30 Zestoa, zaintzen duen herria. Zainketen antolaketa sozialerako proiektua

Hizlaria: Xanti Ugarte, 3Z Zahartzaroa Zestoan Zainduz elkartea

13:30-15:30 Atsedenaldia

Nola egingo dugu Zumaian?

15:30-16:00 Zumaia, zaintzen duen herria proiektuaren aurkezpena

SILVIA CARRIZO

16:00-18:00 Nolakoa da zaintzen duen Zumaia?

Talde dinamika, Farapi Kooperatibaren eskutik

18:00-18:45 Ondorioak

19:00 Jardunalidaren amaiera

>> IZEN-EMATEA

www.labur.eus/zaintzazumaia helbidean edo Emakumeon* Etxean

Haurtzaindegi eta itzulpen zerbitzua egongo da

Albiste erlazionatuak