Otsailaren 1ean egingo dute santelmoak antolatzeko bilera irekia
Udaleko Kultura Sailak herriko eragileen eta taldeen proposamenak jasoko ditu. Bilera 19:00etan izango da Alondegian.
Inauterien atarian gauden arren, konturatzerako santelmoak iritsiko dira, aurten aspaldiko goizen, gainera: apirilaren 5etik 8ra, eta 12tik 14ra. Festetarako bi hilabete baino gutxiago falta diren honetan, Kultura Saila antolaketa lanetan ari da eta herriko elkarte eta taldeekin bilduko da, elkarlanean proposamenak landu eta festetako egitaraua osatzeko. Bilera irekia izango da horretarako, otsailaren 1ean, ostegunez, 19:00etan Alondegian.
Dagoeneko egitaraua lantzen hasi diren elkarteek proposmenak aurrez jakinarazi diezazkiote Kultur Sailari. Alondegia kultur etxeko bulegora joanda aurkeztu ditzakete proposamenak, baita kultura@zumaia.eus e-mailera idatzita ere.
Albiste erlazionatuak
Festak
- Sanpedroetako artisau azokan parte hartzeko deia zumaiarrei 2024/04/18
- Lurraldebus zerbitzua gehiago indartuko dute asteburu honetan, San Telmo jaiak direla-eta 2024/04/11
- Esku pilota jaialdi ikusgarria santelmoetan, igande honetan 2024/04/03
- Auzoetara eta inguruko herri txikietara itzultzeko doako taxi zerbitzua eskainiko du santelmoetan Zumaiako Udalak 2024/04/03
Kultura
- Maiatzaren 13an zabalduko dute Musika eta Dantza Eskolako matrikulazioa 2024/05/10
- Udaberria bero iritsi da Zumaiara, adin guztietako herritarrentzako ekitaldi askorekin 2024/04/30
- Kaleko pintura lehiaketak Zumaiako txokoak hartuko ditu maiatzaren 12an 2024/04/23
- Sanpedroetako artisau azokan parte hartzeko deia zumaiarrei 2024/04/18
Parte hartzea
- Mugikortasun Jasangarrirako Plana egiteko prozesua abiatu du Udalak, eta inkesta bat zabaldu die herritarrei 2024/05/09
- Padel txapelketa mistoa jokatuko da Zumaian maiatzean eta ekainean zehar 2024/04/17
- 'Egin arraunean gurekin!' crowfunding kanpaina martxan, traineru berria erosteko 2024/04/12
- Santelmoetako egitaraua aurkeztu dute herriko elkarteek eta Udalak 2024/03/21
Zumaia bizitzeko da
- Itzurungo magalean obrak hasi ditu Zumaiako Udalak, hondartzarako sarbidearen segurtasuna hobetzeko 2024/05/14
- Zumaia, nagusiekin eta nagusiontzat 2024/05/13
- Berdintasunerako ordenantza jendaurrean erakusgai dago 2024/05/13
- Erribera kaleko zamalanen ordutegia doitu egin da ikasleen segurtasunari lehentasuna emateko 2024/05/10