Itsaspeko mundua ezagutzeko aukera izango da urriaren 15an Aita Mari zinean
Zumaiako Itsaspeko Nazioarteko Zinema Zikloaren 11. edizioaren baitan zazpi labur eta dokumental bat ikusi ahal izango dira urriaren 15ean. Gainera, Algorri Interpretazio Zentroan argazki erakusketa bisitatu ahal izango da urriaren 15etik 18ra.
Zazpi labur eta dokumental bat proiektatuko dituzte Aita Mari zinean, urriaren 15ean. CIMASUB-ek Zumaiako Udalarekin elkarlanean antolatutako ekitaldi honek "planeta osoan zehar bidaia bat egiteko aukera eskaintzen du, itsas hondo ikusgarrienak bisitatuz eta itsas kutsaduraren eta klima-aldaketaren arazoaren globaltasuna erakutsiz". Emanaldirako gonbidapenak ostiraletik aurrera egongo dira eskuragarri turismo bulegoan.
Ikus-entzunezkoen proiekzioaz gain, urriaren 15etik 18ra bitartean itsaspeko mundua biltzen duten argazkiekin osatutako erakusketa iznago da Algorri Interpretazio Zentroan. CIMASUB lehiaketara aurkeztutako argazki onenak bildu dituzte, eta antolatzaileen esanetan "itsas hondo politenaz gozatzeko eta itsas-espezie arraro eta deigarrienak ezagutzeko" aukera paregabea eskaintzen du erakusketak. 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara bisitatu ahal izango da erakusketa.
Lan guztiak CINESUB-ek antolatutako lehiaketara aurkeztutakoak dira. 100 lanetik gora aurkeztu dituzte aurtengo edizioan, eta horietatik aukeratutako argazki, labur eta dokumental onenak egongo dira ikusgai Zumaian ere.
Ikusi programa osoa hemen klik eginda
Ekitaldi honekin itsaspeko bizitzaren inguruko ezagutza eta kontzientzia bultzatu nahi ditu Udalak. Gainera, Agenda 2030 programaren helburuetako bati ekarpena egin nahi dio Zumaiako Udalak. Izan ere, 14. helburua da "Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrian erabiltzea, garapen jasangarriari begira".
Spot-a:
Albiste erlazionatuak
Agenda 2030
- Munduko lehen 100 interesgune geologikoen inbentarioa aurkezteko kongresua hasiko da bihar Zumaian 2022/10/24
- Itsaspeko mundua ezagutzeko aukera, urriaren 13an Aita Mari zinean 2022/10/07
- Egutera energia kooperatibaren aurkezpen saioa gaur arratsaldean izango da 2022/06/07
- Egutera energia kooperatibaren aurkezpen saioa izango da ekainaren 7an 2022/06/01
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Ingurumena
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
- Hasi dituzte Eguteraren eguzki parkea eraikitzeko lanak 2024/06/07
- Futbol zelaiko argiteria LED teknologiara aldatzen ari da Udala 2024/06/06
Agenda
- Udaberria bero iritsi da Zumaiara, adin guztietako herritarrentzako ekitaldi askorekin 2024/04/30
- Zumaiako haurren hizkuntza ohiturak, adimen artifiziala eta kirol mundua izango dituzte hizketagai 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloan 2024/02/02
- Sexberdinak antzezlanaren bi emanaldi eskainiko dituzte ekainaren 10ean, Oxford aretoan 2022/06/02
- 'Ostantza' lana aurkeztuko du Fito Rodriguezek asteazken honetan, herriko aktoreekin batera 2022/03/22