Argazkiak eta hizkiak Zumaiako hirigintza antolatzeko
Distira elkarteko kideek ateratako argazkiekin eta horien gainean zenbait herritarrek idatzitako testuekin erakusketa osatu du Udalak, "zumaiarrak hirigintzaren inguruan hausnartzera gonbidatzeko". Maiatzaren 30era bitartean bisitatu ahal izango da esposizioa, Oxford aretoan.
Hirigintzaren arloa eremu teknikotik herritarrengana gerturatu nahi du Zumaiako Udalak, eta horretarako erakusketa horretan bertan herritarren argazki eta testuak jaso dira. Zer iradokitzen digute argazki eta irudi horiek? Galdera horrekin zumaiarrak hirigintzaren inguruan hausnartzera gonbidatu nahi ditu.
Distira elkarteko kideek hirigintzari lotutako hamar kontzeptu argazkietara eraman dituzte, eta beste zenbait herritarrek testuak gehitu dizkiote irudi horiei. Ingurune naturala, mugikortasuna, espazio publikoa, etxebizitza, jarduera ekonomikoa, ekipamenduak, ondarea, turismoa, jasangarritasuna eta klima aldaketa, eta inklusibitatea irudikatu eta azaldu dituzte.
Gainera, duela urte batzuetako Zumaia ikusteko aukera izango dute herritarrek Oxford aretoan, erakusketan jarrita dauden bi telebistetan. 1960. urtetik 1980. urtera bitarteko argazkiek Zumaiak jasandako bilakaera laburtzen dute argazkiok.
Udal ordezkariek nabarmendu dutenez ariketa kolektiboa izan da erakusketa sortzearena: Distira elkarteko kideek atera dituzte argazkiak, eta udal ordezkari eta teknikariek, herriko elkarteetako partaideek eta beste zenbait zumaiarrek idatzi dituzte testuak. Azaldu dutenez, begirada desberdinak jaso nahi izan dituzte erakusketa bakarrean. Zentzu horretan, erakusketan modu batean edo bestean parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie Udalak.
Maiatzaren 7tik 30era bitartean ikusi ahal izango da erakusketa, Alondegiko Oxford aretoan: astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era, eta asteburuetan 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
Hirigintza
- Txomin Agirre kaiko bidegorria konpontzeko lanak amaituta 2024/07/15
- Txomin Agirre kaiko bidegorria konponduko du Udalak aste honetan 2024/07/08
- Zumaiako Herri Eskolako Aita Mari eraikineko lehen solairua eraberritzeko lanak martxan 2024/06/05
- Erribera kaleko irisgarritasuna hobetzeko lanak martxan 2024/05/31
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute ekainaren 4an 2024/05/31
- Irakurgai dago Zumaian etxebizitza turistikoak arautzeko proposamena 2022/05/27
- Etxebizitza turistikoak arautzeko duen proposamena aurkeztuko du udal gobernuak hilaren 18an 2022/05/13
- Zumaiako hiri antolamenduari buruzko ekarpenak egiteko epea zabalik dago oraindik, uztailaren 1era arte 2021/06/22
Kultura
- Abian da Julene Azpeitia literatur lehiaketa 2024/07/08
- Montserrat Roig idazle katalanaren 'Gerezi-denbora' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2024/07/03
- Aita Mari antzokia itxita egongo da ekainaren 21etik uztailaren 9ra 2024/06/20
- Sanpedroak ate joka, aurtengoan, berrikuntzekin 2024/06/19