Herri Eskolako jolastokia zabalik izango da aurrerantzean eskolako ordutegitik kanpo ere
Eusko Jaurlaritzak baimena eman dio Udalari arratsaldetan eta asteburuetan ere Herri Eskolako Aita Mari eraikineko patioa zabalik edukitzeko. Lurraren kutsadura behin betikoz baztertu eta gero hartu du erabakia Jaurlaritzak.
Aurrerantzean Aita Mariko jolastokia zabalik egongo da eskola ordutegitik kanpo ere. Hala, arratsaldetan eta asteburuetan ere bertan egoteko aukera izango dute herritarrek, lehen egin zezaketen moduan. Beharrezko prozedurak jarraituta, betelan lurraren kutsadura behin betiko baztertu du Eusko Jaurlaitzak, eta hortik dator erabakia.
Betelan lurrak kutsadura izan zezakeela susmatuta, 2020ko otsailaren hasieran Udalak eten egin zituen Aita Mari herri eskolan egiten ari diren lanak. Protokoloari jarraituz, lurzoruak ikertu eta berreskuratzeko erakunde baimendu batek lurraren laginak hartu zituen. Lagina aztertu ostean inertea zela ondorioztatu eta gero, lanak martxan jarri zituzten berriro ere otsaila amaieran, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak baimenduta.
Orain artean, ordea, Eusko Jaurlaritzak ez du eskola ordutegitik kanpo eskolako patioa erabiltzeko baimenik eman. Lurraren kutsadura behin betikoz baztertuta, aurrerantzean eskola ordutegitik kanpo ere (astean zehar zein asteburuetan) zabalik egongo da jolastokia.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20



