Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik, urriaren 31ra arte
Aurtengoan baldintza berri bat txertatu da 18-35 urte bitartekoei bideratutako dirulaguntzen oinarrietan: GAZTELAGUN programaren dirulaguntza eskatzea.
Zumaiako Udalak diruz laguntzen ditu alokairuan bizi diren herritarrak, zenbait baldintza betez gero. Laguntza eskatzeko epea zabalik dago dagoeneko, urriaren 31ra bitartean. Eskaerak telematikoki zein udaletxean bertan aurkeztu ahal izango dira.
Programa horren bidez jaso daitekeen kopurua Zumaiako Udalak eman ahal duen zenbatekoaren gainetik egonda (150 euro arte Zumaiako Udalaren kasuan eta 275 euro arte Eusko Jaurlaritzaren kasuan), Etxebizitza politikaren eskumena Eusko Jaurlaritzarena dela kontutan izanda, eta bi aldeentzat (Zumaiako Udala/laguntzaren onuradunak) onuragarriena izanik, GAZTELAGUN programari lehentasuna ematea erabaki da.
Baldintzak betetzen dituzun jakiteko grafikoa kontsultatu dezakezu (egin klik irudian), eta zalantzak izatekotan, jarri harremanetan Udaleko etxebizitza bulegoarekin:
ETXEBIZITZA BULEGOA
etxebizitzabulegoa@zumaia.eus
943 86 50 25
Oinarriak:
Dirulaguntza jasotzeko ezinbestekoa da alokairu kontratua edukitzea eta alokairuaren ordainketa banku transferentzia bidez egitea. Oinarri berriekin dirulaguntza indibiduala izango da, eta norbere diru-sarrerak soilik hartuko dira kontutan -ez bizikidetza unitatearenak-.
18 eta 35 urte bitartekoen kasuan, 25.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak izango dira onuradunak. 36 urtetik gorakoen kasuan ere muga 25.000 eurokoa da, baina alokairura bideratzen duten kopurua diru-sarreren %30a baino altuagoa izan beharko da laguntza jasotzeko.
> OINARRIAK: Alokairurako dirulaguntzak: 18-35 urte bitarteko zumaiarrak
> OINARRIAK: Alokairurako dirulaguntzak: 36 urtetik gorako zumaiarrak
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
Jarraian, aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda eta horiek lortzeko jarraibidean aurkituko dituzu.
-
Eskatzailearen Nortasun Agiriaren edo Egoitza Txartelaren kopia
- Alokairuaren kontratuaren kopia
-
Eskatzailearen eta etxe berean bizi diren pertsonen errolda agiria (udaletxean)
-
Errenta bakun transferentzia edo banku agiri bidez ordaindu izanaren agiria (banketxean)
-
Estatu mailan etxe bizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria (Azpeitiako jabetza erregistroan edo registro.es webgunean). Salbuespenak: Bananduta edo dibortziatuta daudenek, ohiko etxebizitzatik etxegabetu dituztenek, indarkeria matxista jasan dutenek, hondamendiagatik etxebizitza erabili ezin dutenek laguntza eskatu ahal izago dute, horiek egiaztatzeko beharrezko dokumentuak aurkeztuta.
-
Diru sarreren egiaztagiriak: Ogasuna eta finantzak, Azpeitiko Herritarren Arretarako bulegoa eta erregistroaren bulego osagarria: 943 113 000.
-
Errenta aitorpenaren azken zerga ekitaldiko agiria (Ogasuna)
-
Zerga aitorpen bateratua egin den kasuetan, pertsona fisiko bakoitzaren diru sarrerak egiaztatzeko ziurtagiria (Ogasuna)
-
Zerga aitorpena egiteko derrigortasunik ez dutenen kasuan derrigortasuna ez izatea egiaztatzen duen agiria (Ogasuna)
-
Bekak, prestazioak edo subsidioak jasotzen direnean, horien egiaztagiriak
-
Ikasten egonez gero, ikasketa ofizialen agiria
-
Bananduta, dibortziatuta edo izatezko bikote izateari utzi diotenen kasuan, hori egiarazten duten agirian. Hala badagokio, mantenun pentsioaren ordainketaren ziurtagiriak.
- BALDINTZA BERRIA: 18-35 urte bitarteko eskatzaileak. GAZTELAGUN dirulaguntza eskaera egin izana. GAZTELAGUN programaren inguruko informazio guztia lotura honetan ikus daiteke (eskaera modu telematikoan edo presentzialki egin daiteke).
Albiste erlazionatuak
Dirulaguntzak
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik, urriak 11 arte 2024/09/27
- Alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik 2024/09/18
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2024/09/06
Gazteak
- Gazte ekimenak garatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da 2024/08/30
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2024/07/08
- Nerabeentzako jarduera ugari izango dira uda honetan ere 2024/06/04
- Udaberria bero iritsi da Zumaiara, adin guztietako herritarrentzako ekitaldi askorekin 2024/04/30
Zumaia bizitzeko da
- Beatrice Salvioniren 'Barrengaizto' nobelarekin hasiko du neguko denboraldia Irakurri matte irakurle taldeak 2024/12/23
- Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) hasierako onarpena eman dio udalbatzak 2024/12/23
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere 2024/12/13
- Herriko ekosistemei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2024/12/12