Amaia Iturriotz, Urt Zubiaurre eta Angel Gallo izan dira 33. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak
Aurten 74 lan aurkeztu dira, inoizkorik gehien, horietatik 6 zumaiarrek idatzitakoak. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 3an izango da, Euskararen Egunean.
Azaroaren hasieran bildu zen epaimahaia lehiaketa erabakitzeko. Bertan izan ziren Ana Urkiza, Castillo Suarez eta Josu Waliño; Udaleko euskara teknikariak idazkari lanak egin zituen, botorik gabe. Aurten 60 lan aurkeztu dira, inoizkorik gehien, horietatik 6 zumaiarrek idatzitakoak.
Euskal Herri guztitik aurkeztu diren lanean artean, onenak honako hauek direla erabaki dute epaimahaia osatu duten idazleek:
1. saria, 3.000 eurokoa, Amaia Iturriotz Etxanizek eskuratu du IBAIAK GAINEZ ipuinari esker. Amaiak lehenengo aldiz irabazi du lehiaketa hau. Epaimahaiaren iritziz lanik onena izan da oso ondo idatzia dagoelako, estilo finean landua. Oso iradokitzailea da, atmosferikoa, irakurleari sentsazio asko transmititzen dizkio.
2. saria, 1.500 eurokoa, Urt Zubiaurre Otamendik irabazi du GANBARA lanarekin. Ipuin honek hizkuntza oso ondo landua du eta bikaina da egitura aldetik. Gaia ez da berria, baina oso estilo jantzian kontatua dago eta idazkuntzak garrantzia handia du ipuinean.
Zumaiako onenaren saria, berriz, Angel Gallo Fernandezentzat izan da 20 URTE ETA GERO ipuinagatik. Ipuin honek tentsioa mantentzen du, egitura berezia du, dokumentalaren itxurakoa, oso gordin jasotzen dira hitzak eta sentimenduak, eta egituraren originaltasuna ere azpimarratzekoa da.
Sari banaketa ekitaldia Euskararen egunean egingo da, abenduaren 3an, ostegunean, 19:00etan, Aita Mari zinema aretoan. Ondoren Kamikaz kolektiboak eta Ttak! Konpainiak sortutako “Agur eta dolore” antzezlan laburra eskainiko da. Amancay Gaztañagak zuzendutako obra da, eta Iraia Elias eta Miren Gaztañaga ariko dira aktore lanetan. Bertaratzeko aurrez turismo bulegoan hartu beharko da gonbidapena.

Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01



