Udalekuetan eta uda zaintza zerbitzuan izena emateko epea bihar zabalduko da

2021/04/13

Uda hontan ere aisialdi eta zaintza zerbitzua eskainiko ditu Udalak. Ikastetxeetan jasoko dituzte izen-emate fitxak, apirilaren 14tik 28ra bitartean.

Asteazken honetan (apirilak 14) zabalduko dira udalekuetarako eta udako zaintza zerbitzurako izen-emateak. Izen-emate fitxak herriko ikastetxeetan banatu eta jasoko dituzte.

2018an jaiotako haurrentzat udako zaintza zerbitzua eskainiko du Udalak. 3 eta 12 urte bitarteko haurrek, berriz, udalekuetan parte hartu ahal izango dute. Uztailaren 5etik 30era bitartean eskainiko da zerbitzua, bi hamabostalditan banatuta. Hala nahi dutenek, bi hamabostaldietan parte hartzeko aukera izango dute.

Udalekuak eta udazaintza zerbitzuan aldaketak egon ahal izango dira, COVID-19a dela-eta momentuan indarrean dauden arauen arabera.

Udako zaintza zerbitzua

Uda zaintza zerbitzua 2021

Norentzat:

2018an jaiotako haurrentzat

Lekua:

Herri Eskolako Aita Mari eraikina

Egutegia:

UZTAILA

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

 

 


Ordutegia:

9:30etik 13:00etara

Matrikula:

  • Hilabetea: 140 €

  • Hamabostaldia: 75 €

  • Familia ugarien kasuan: 98 € / 52,50 €

  • DBE-GLL onuradunak: ordainketa salbuetsita

Matrikula ordaintzeko kontu zenbakia:

KUTXA ES30 2095 5174 91 1061601620

Izen-ematea:

  • Apirilaren 14tik 28ra

  • Ikastetxeetan eta udaletxean

Oharrak:

  • Haurrak eskolan utzi eta jaso beharko dira, horretarako 5 minutuko malgutasuna egongo da.

  • Haurrak sukarra badauka ez eramatea gomendatzen da, 37,5 ºCtik gora.

  • Etxetik ekarri beharrekoa: edalontzia, toalla, pardelak, toallitak, mantala eta aldatzeko arropa.

Udaleku irekiak

Udaleku irekiak 2021

Ohiko udaleku irekiak berreskuratzeko apostua egingo du Zumaiako udalak, HH3tik hasi eta LH6 bitarteko haurrentzat egokitutakoak izango dira. Momentuan COVID-19ak baldintzatutako egoerara egokitu dira, eta uda garairako ezartzen diren protokoloak errespetatu dira.

Norentzat:

3-12 urte bitarteko haurrentzat. Hau da, 2017an jaio zirenetatik hasi, eta Lehen Hezkuntzako 6. maila egin dutenak barne.

Lekua:

SAGARBIDE ERAIKINA (Herri Eskola)

Egutegia:

UZTAILA

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

31

1

 

Ordutegia:

9:30etik 13:00etara

Matrikula:

  • Hilabetea: 93 €

  • Hamabostaldia: 53 €

  • Familia ugarien kasuan:62 € / 35 €

  • DBE-GLL onuradunak: ordainketa salbuetsita

Ordainketa egiteko kontu zenbakia:

KUTXA ES30 2095 5174 91 1061601620

Izen-ematea:

  • Ikastetxeetan apirilaren 14tik 28ra

  • Udaletxean eta Ludotekan ere jasoko badira ere ahal den heinean ikastetxetara eramatea eskatzen da.

Gehitu beharreko dokumentazioa:

  • Ordainagiria (dagokion kasuan, Familia Ugaria txartelaren fotokopia, DBE/GLL ziurtagiriaren kopia )

  • Argazkia

  • Osakidetzako txartelaren fotokopia  

Informazio gehiago:

 

ZUMAIAKO LUDOTEKA

Tel.: 943143264

E posta: ludoteka@zumaia.eus

UDALEKO EUSKARA ETA HEZKUNTZA SAILA

Tel.: 943865025 (110)

E posta: euskara@zumaia.eus