Askotariko dantza estiloak eta adin guztietako herritarrentzako ekintzak, Maiatza Dantzan programaren barruan
Maiatzaren 20an Dantzari Eguna izango da Zumaian, eta egun osoko egitarauaz gozatu ahal izango dute herritarrek. Hilabete osoan zehar, tailerrak eta ikuskizunak ere izango dira.
Maiatza dantzaren hilabetea izaten da Zumaian. Herriko festak amaitu berritan, Zumaiak dantzan jarraituko du hilabete osoan zehar. Hamabigarrenez, Astindu dantza elkarteak eta Zumaiako Udalak elkarlanean ekitaldi ugari antolatu dituzte hilabete osorako. Aurten, gainera, herriko dantza akademiak izan dituzte lagun. Datorren astelehenean (maiatzaren 1ean) hasiko da dantzaren hilabetea, bollywood tailer irekiarekin ―tailerra 10:30ean izango da, Torreberrin―.
Hurrengo ekitaldia hilaren 6an (larunbata) izango da. 60 urtetik gorako herritarrei zuzendutako dantza tailerra egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazan, 18:00etatik aurrera. Maiatzaren 13an (larunbata) jarraituko du programak: herrian lantzen diren Dantzara! ikuskizuna eskainiko dute akademietako irakasle eta ikasleek. Haurrek ere izango dute beraientzako tarte propioa; izan ere, maiatzaren 14an (igandea) haurrentzako diskoteka izango da Kofradian, Jon Urbietaren eskutik.
Egun handia maiatzaren 20a (larunbata) izango da. Eguerdiko 12:30ean, Zutrik taldearen erritmoan dantza-kalejira izango da Erribera kalean zehar; 18:30ean jarraituko dute festarekin, plazadantzekin; azkenik, 19:30ean, Trikidantz taldearen erromeria izango da Amaia plazan.
Maiatzaren 27an (larunbata) itxiko dute Maiatza Dantzan programa, Astindu dantza elkartearen egunarekin. Elkarteko bazkideek dantza tailerra egingo dute, eta, ondoren, elkarrekin bazkalduko dute.

Albiste erlazionatuak
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Parte hartzea
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



