Ate ireki saioak egingo dituzte Gaztegunean uztailaren 6an eta 13an, 2010ean jaiotakoek zerbitzua ezagutzeko
Urtero bezala, Gazteguneak ateak zabalduko dizkie hurrengo ikasturtean 12 urte beteko dituztenei (2010ean jaiotakoei), Gaztegunea eta bertako hezitzaileak ezagutu ditzaten. Bi egun horietarako ekintzak prestatu dituzte hezitzaileek.
Uztailaren 6an eta 13an (asteazkenak) egingo dituzte ate ireki saioak, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Ate irekietan hezitzaileak eta espazioa ezagutzeko aukera izango dute nerabeek.
Egun bakoitzerako ekintza bana antolatu dute hezitzaileek, Gaztegunea eta bertako dinamika gertutik ezagutzeko.
- Uztailak 6, asteazkena: TALAIPEN BAINUA
- Uztailak 13, asteazkena: UR JOLASAK
Zalantzak izatekotan, hezitzaileekin harremanetan jartzera gonbidatu dituzte gazteak: 688612940 edo 633467312 telefono zenbakietara deitu edo idatzita.
Albiste erlazionatuak
Gaztegunea
Gazteak
Zumaia bizitzeko da
- Beduako paduren biodibertsitatea ezagutzeko aukera izango da datorren astean 2023/10/03
- 'Tipi-tapa!' programan parte hartzera deitu dituzte Zumaiako adinekoak 2023/10/03
- Haur zein helduei zuzendutako antzerki sortarekin iritsi da udazkena Aita Mari aretora 2023/10/02
- 2023-2027 legealdiko Gobernu Plana aurkeztuko dute asteazkenean, urriaren 4an 2023/10/02