Ate ireki saioak egingo dituzte Gaztegunean
Guraso eta tutoreek zerbitzua ezagutzeko aukera izango dute irailaren 9an, 17:00etatik 20:00etara bitartean. 2009an jaiotako nerabeek irailaren 10ean, 11n eta 12an ezagutu ahal izango dute Gaztegunea.
2021/22 ikasturtea hastear dago eta Zumaiako Gaztegunea zabalik egongo da irailaren 14tik aurrera. Irekiera egunaren aurretik, ate ireki saioak egingo dituzte hezitzaileek.
Guraso eta tutoreek irailaren 9an (osteguna) ezagutu ahal izango dute zerbitzua, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Guraso eta tutoreen kasuan, zehaztutako ordutegiaren barruan nahi dutenean joan ahal izango dute, aurrez txanda hartu gabe.
2009an jaiotako nerabeek irailaren 10ean, 11n eta 12an bisitatu ahal izango dute Gaztegunea. Kasu honetan, beharrezkoa izango da aurrez txanda hartuta joatea (688612940 edo 633467132 zenbakietara Whatsapp mezu bat bidali beharko dute gazteek). Honakoak dira txandak:
- Irailak 10 (ostirala): 17:00-18:45 eta 18:45-20:30
- Irailak 11 (larunbata): 17:00-18:45 eta 18:45-20:30
- Irailak 12 (igandea): 17:00-18:30 eta 18:30-20:00
Gazteguneak 12-17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako aisialdi hezigarria eskaintzen du, eta urtean zehar askotariko ekintzak egiten dituzte bertan. Gaztegunean izena eman nahi duten nerabeek izen-emate orria bete beharko dute, Gaztegunean bertan edo e-mail bidez bidalita.
Albiste erlazionatuak
Gazteak
Zumaia bizitzeko da
- Sanpedroetako artisau azokan parte hartzeko deia zumaiarrei 2024/04/18
- Padel txapelketa mistoa jokatuko da Zumaian maiatzean eta ekainean zehar 2024/04/17
- Udal eraikinen garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko eta lan poltsa osatzeko prozesua hasi du Udalak, Lanbideren bitartez 2024/04/17
- 'Egin arraunean gurekin!' crowfunding kanpaina martxan, traineru berria erosteko 2024/04/12
Gaztegunea
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak antolatu dituzte udaberriko oporretarako 2024/03/04
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko oporretarako 2023/12/06
- Ate ireki saioak Gaztegunean 2023/08/31
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte uztailean 2023/06/05