Banatu dira Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 33. edizioko sariak
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean eta Euskaraldiaren baitan, banatu dira Julene Azpeitia Sariak. Aurtengoan, Amaia Iturriotz, Urt Zubiaurre eta Angel Gallo izan dira saridunak. Irakurgai daude beren ipuinak webgune honetako Julene Azpeitia atalean.
Atzo arratsean banatu zituzten aurtengo Julene Azpeitia Sariak, Euskararen Egunean eta Euskaraldiaren baitan. Aurtengoan, Amaia Iturriotz, Urt Zubiaurre eta Angel Gallo izan dira saridunak, eta dagoeneko irakurgai daude ipuinak webgune honetako Julene Azpeitia atalean.
Maddi Aldalur Euskara eta Hezkuntza zinegotziak, Ainhoa Illarramendi Euskara batzordekideak eta Iñaki Ostolaza alkateak eman zizkieten sariak. Iñaki Ostolaza alkateak esker ona adierazi zien sarituei eta lehiaketako parte hartzaileei, eta herritarrak idazten eta irakurtzen jarraitzera gonbidatu zituen. Sari banaketa eta gero 'Agur eta dolore' antzezlana ikusteko aukera izan zuten zumaiarrek.
Aurten 74 lan aurkeztu dira, inoizkorik gehien, horietatik 6 zumaiarrek idatzitakoak. Azaroaren hasieran bildu zen epaimahaia lehiaketa erabakitzeko. Bertan izan ziren Ana Urkiza, Castillo Suarez eta Josu Waliño; Udaleko euskara teknikariak idazkari lanak egin zituen, botorik gabe.
Ipuinak irakurgarri, paperean eta sarean
Julene Azpeitia lehiaketaren 25. urteurrenaren harira, lehiaketako edizio guztietan saritutako ipuinak digitalizatu ziren lehen aldiz. Orduz geroztik, sorreratik hona saritutako ipuinak modu digitalean eskuragarri daude web honetan bertan (epub, mobe eta PDF formatuan). Aurtengo sarituen ipuinak ere irakurgai daude bertan.
Ondorengo loturetan irakurri daitezke saritutako ipuinak:
- Ibaia gainez. Amaia Iturriotz Etxaniz (Lehen saria)
- Ganbara. Urt Zubiaurre Otamendi (Bigarren saria)
- 20 urte eta gero. Angel Gallo Fernandez (Zumaiako onenaren saria)
Gainera, urtero bezala, aurtengoan ere paperean irakurri ahal izango dira. Alondegian eta udaletxean liburuxkak jarri dituzte eskuragarri.
Julene Azpeitia ipuin-lehiaketa atala: 33 urte, 92 ipuin
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21



