Enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren bidez hainbat plaza egonkortuko ditu Zumaiako Udalak
Jardueretako eta ingurumeneko teknikari plaza bat, Ludotekako haur teknikari laguntzailearen plaza bat, eta Ludotekako hezitzaileen bi plaza barnebiltzen ditu deialdiak. Hautaketa prozesu hauetatik ez da lanpoltsarik sortuko.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin du Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesua lehiaketa ireki bidez egingo da, merezimenduen balorazioa eginda, eta behin betiko izaeraz beteko dira plazak. Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 21ean (240. zenbakia).
Oraingoan lau plaza betetzeko deialdia egin da: jardueretako eta ingurumeneko teknikari plaza bat, Ludotekako haur teknikari laguntzailearen plaza bat, eta Ludotekako hezitzaileen bi plaza barnebiltzen ditu deialdiak. Hautaketa prozesu hauetatik ez da lanpoltsarik sortuko.
Izen-emate epea martxoaren 28an ireki da eta interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute apirilaren 28ra arte (hau barne).
Webgune honetan kontsulta daitezke oinarri-arauak eta prozesuaren inguruko informazio guztia, lan eskaintza publikoa atalean.
Deialdiak:
- Jardueretako eta ingurumeneko teknikaria (LEHIAKETA)
- Haur teknikari laguntzailea (LEHIAKETA)
- Ludotekako hezitzaile 2 plaza (LEHIAKETA)
Jarraibideak:
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren bidez beste hamahiru plaza egonkortuko ditu Zumaiako Udalak 2023/05/30
- Udazaintza zerbitzuko hezitzaileen hautaketa prozesuaren barruan behin betiko merituen balorazioak argitaratu ditu Udalak 2023/05/19
- Udazaintza zerbitzuko hezitzaileen hautaketa prozesuaren barruan behin behineko merituen balorazioak argitaratu ditu Udalak 2023/05/15
- Udalekuetako begirale eta koordinatzaileen behin betiko onartu eta baztertuen zerrendak, eta merituen behin behineko balorazioak argitaratu dira 2023/04/25