Eskubaloi pista berritzeko lanak martxan daude
Zumaiako Udalak 185.608 euro erabiliko ditu pista berritzeko. Ondo bidean, abuztuaren hasierarako pista berria erabilgarri egongo da.
Dagoeneko martxan daude Zumaiako kiroldegiko eskubaloi pista berria eraikitzeko lanak. Udalak Pulpo eskubaloi elkartearekin batera zehaztu ditu pistaren ezaugarriak. Haien eskariz, pista berriak Munduko Eskubaloi Txapelketan erabilitako pistaren material eta ezaugarri berak izango ditu.
Zumaiako kiroldegiko eskubaloi kantxa -2,75 m-ko kotan dago, aireztatutako forjatu sanitarioaren gainean. Orain artean, hainbat mantentze-lan eta konponketa egin dira bertan, baina urtetako erabileraren ondorioz sortutako kalteta tarteko, eta hezetasunak eta kondentsazio-arazoak saihesteko, pista guztiz berrituko du Udalak. Zoladura binilikoa eraiki aurretik, euskarria isolatu egingo da.
Hori horrela, ekainean zehar, gaur egungo zoladura kendu, isolamendu lanak egin, eta 6cm gehiagoko altuera emateko lanak egingo dituzte. Ondoren, uztailean, zoladura berria jarriko dute: PVC materialeko zoladura lehenengo, eta xafla iragazgaitza gero. Bestelako lanak amaitu ondotik, uztailaren amaieran pistak markatuko dituzte. Zumaiako Udalak 185.608 euro erabiliko ditu pista berritzeko.
Kiroldegiko berrikuntzetan lehenengoa
Eskubaloi pistaren berrikuntza da kiroldegian egingo diren eraberritze lanen artean lehena. Honen atzetik etorriko dira bigarren igerilekuaren eraikuntza, eta barne antolaketaren eraberritzea, besteak beste. Ezagutu hemen kiroldegia berritzeko eta bigarren igerilekua eraikitzeko proposamena).
Hasiera batean pista 2022an eraikitzea zen asmoa, baina kiroldegian bestelako lanak egitea aurreikusita zegoenez, aurreproiektua osatuta eta definituta egon arte ez dira pista eraikitzeko lanak onartu. Behin pista berriaren ezaugarriak onartuta, 2023rako aurrekontuetan txertatu zen beharrezko partida, eta orain hasi dira lanak. Ondo bidean, abuztuaren hasieran erabilgarri egongo da kantxa berria.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Udalak 2023/11/03
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia 2023/10/16
- Zumaiako Udalaren esker mezua Flysch Trail lasterketa posible egin duten guztiei 2023/10/10
- Eskola-kiroleko denboraldi berria hastear da 2023/10/06
Kiroldegia
Zumaia bizitzeko da
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko oporretarako 2023/12/06
- Francoren 1936ko altxamendu faxistaren ondorioz hildako zumaiarrak omenduko dituzte abenduaren 16an 2023/12/06
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28