'Eterna' dokumentala eta Mejillon Tigreren poesia emanaldia, ostiralean Zumaian
Otsailaren 23rako festa antolatu dute Zumaiako Mugimendu Feministak eta MEFSST! kolektiboak. Ekitaldi guztiak doakoak izango dira.
Ostiral honetan, otsailaren 23an, kulturaz eta feminismoaz gozatzeko aukera izango dugu herrian. Izan ere, Zumaiako Mugimendu Feministak eta MEFSST! kolektiboak iluntze-gau alderako egitarau borobila prestatu dute: 20:00etan Gata Cattana rap abeslariari buruzko Eterna dokumentala emango dute Aita Mari zineman; beranduago, 22:30ean Eider Adeletxe eta Ane Zubeldiak osatzen duten Mejillon Tigre poesia taldearen emanaldia izango da Torreberri Gaztetxean; DJ Balklavaren musika ikuskizunarekin amaituko dute gaua.
Ekitaldi guztiak doakoak izango dira, eta, jakinarazi dutenez, zine emanaldiaren eta poesia errezitaldiaren artean jan-edana eskainiko dute Torreberri Gaztetxean, borondatearen truke.
Larunbatean, Zarautzen
Zumaian hasitako jaialdiak jarraipena izango du larunbatean, Zarautzen. Porrusalda ta martxea! lelopean musika jaialdia egingo dute Hiruputzu Gaztetxean: Lisamina, Zetkin, Itzek eta Eromena DJ ariko dira oholtza gainean 20:30etik aurrera. Lehenago, 18:00etan, Ainara Legardonek 'Adimen artifiziala eta bere eragina musika sektorean hitzaldia emango du leku berean.
Punk eta hardcore kontzertuetan emakumeek presentzia eskasa zutela ikusita, eragiteko gogotik sortu zen 2012an MEFSST! Musika Errebolta Kolektiboa. Geroztik urtero antolatu dute jaialdia Zarautzen. “Gehienbat emakume, bollera eta transez osatutako taldeekin antolatu dugu, eta, horrez gainera, hainbat gai landu ditugu tailer, mahai-inguru eta film emanaldietan”, diote antolatzaileek.
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Feminismoa
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



