Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea uztailaren 1ean irekiko da
Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira dirulaguntzen onuradun.
Urtero bezala, uztailaren 1ean zabalduko du Zumaiako Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea. Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira dirulaguntzen onuradun, eta diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak.
Ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek betetzea:
-
Zumaian erroldatuta egotea
-
Gutxienez, % 80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea
Baldintza horiek betez gero, langabeen kasuan, matrikularen % 100 eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan, trinko eta barnetegikoetan izan ezik; horietan gehienez ikastaroaren % 75 ordainduko zaie. Lan egoera egiaztatzeko lan bizitzako agiria aurkeztu beharko da, Gizarte Segurantzak emandakoa. Gainerako ikasleei, ohiko ikastaroetarako direnean gehienez % 75 ordainduko zaie eta barnetegietakoak direnean % 50.
2020/2021 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat gainditzen edo egiaztatzen duten ikasleek HABEk 2021. urtean egingo duen dirulaguntzetarako deialdian parte hartu beharko dute; izan ere, A1-A2-B1-B2 maila ikasi eta egiaztatu dutenek –azterketa bidez edo euskaltegian atalasearen gaineko proba gaindituta– ez dute Udalaren laguntzarik jasoko, HABErena osorik jasotzeko eskubidea dutelako; C1 eta C2 maila ikasi eta gainditu dutenek, berriz, HABEren aldetik 150 eta 100 € jasotzeko eskubidea izango dute, hurrenez hurren, eta Zumaiako Udalaren dirulaguntza HABEk emandakoaren osagarria izango da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
-
Eskabidea beteta
-
Nortasun agiriaren fotokopia
-
Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria
-
Asistentzia % 80tik gorakoa izan dela ziurtatzen duen agiria, euskaltegiak edo ikasketa zentroak berak emana.
-
Hirugarrenen alta emateko agiria (baldin eta aurrez aurkeztu ez bada edota aurreko kontua aldatu bada)
Eskaera epeak:
-
Lehen deialdia: uztailaren 1etik 15ra
-
Bigarren deialdia (udako ikastaroena): urriaren 1etik 15era
Interesdunek Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eta Udalaren webguneko dirulaguntzen atalean izango dute eskura eskabidea, baita laguntzen deialdiari buruzko xehetasunak ere. Eskaera telematikoki egiteko aukera ere badago, Herritarren Atarian.
>> Argibide gehiago hemen: https://www.habe.euskadi.eus/s23-hasiera/eu/
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
Diru laguntzak
- Musika, antzerkia eta dantza arloko elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea ere zabalik 2022/03/30
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea ostiral honetan amaituko da 2021/11/24
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2021/11/03
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia irekita 2021/10/01




