Euskara menperatzen duten zumaiarrak behar dira 'Mintzalagun' programarako
Goizetan libre dauden eta euskara ondo menperatzen duten zumaiarren bila ari dira 'Mintzalagun' egitasmoko kideak, mintzapraktika taldeetan parte hartzeko.
Euskara ondo menperatzen duten herritarrei dei egin diete, euskaraz aritzeko zailtasunak dituztenei lagun diezaieten. Azaldu dutenez, goizez elkartu daitekeen mintzapraktika talde bat bidelagunen faltan dago.
Mintzataldeak 5-6 laguneko taldeak izaten dira, eta astean behin ordubetez elkartu ohi dira, lagun giroan euskaraz aritzeko. Euskara ikasi nahi dutenek eta euskara ikasten lagundu nahi duten guztiek urteko edozein momentutan eman dezakete izena programan, eta saioak aurrez aurre edo online egin daitezke.
Mintzalagun programak euskara menperatzen duten pertsonak (bidelagunak) euskara praktikatu nahi dutenekin (bidelariak) elkartzen ditu astean ordebetez euskaraz hitz egin dezatenez. Programa honi esker, bidelariak (euskara ikasten ari denak) euskaraz hitz egiteko, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko, jendea ezagutzeko eta euskaraz aritzeko harreman-sarea zabaltzeko aukera du. Bidelagunen kasuan (euskara menperatzen dutenak), euskara ikasten ari direnei laguntzen die, bertako hizkera erakutsiz eta egiten ari diren ahalegina aitortuz.
Argibideak eta izen-ematea:
- Zumaiako Udala: euskara@zumaia.eus
-
Urola Kostako AEK: urolakosta@aek.eus
-
625 485 215
Informazio gehiago:
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Parte hartzea
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18



