Gizonentzako desjabekuntza tailerra antolatu du Udalak
Irailaren 14an hasi eta urriaren 5era arte, lau astelehenetan, eskainiko da tailerra. Izen ematea zabalik egongo da irailaren 1etik 10era bitartean.
Zumaiako Udaleko Berdintasun sailak gizonei zuzendutako desjabekuntza tailerra antolatu du. Hiruki Larroxa kolektiboko Ibai Fresnedok bi orduko lau saio gidatuko ditu, eta “intersekzionalitatean oinarrituz, gizonon jarrera, ekiteak, eta bizipenak eta bizitzak tratu onetan oinarritutako bizitza parekide, justu eta bizigarrien norabidean jartzea” izango da tailerraren helburua. Astelehenetan izango dira saioak, 18:00etatik 20:00etara Alondegian.
Lehen saioan, irailaren 14an, zapalkuntza anizkoitzen jatorriak eta zergatiak aztertuko dituzte partehartzaileek; bigarren saioan, irailaren 21ean, generoaren eraikuntza, berreraikuntza eta deseraikuntzan jarriko dute arreta; irailaren 28an maskulinitate hegemonikotik maskulinitate posible eta justuetarako bidearen inguruan hausnartuko dute; eta azken saioan, urriaren 5ean harremanak tratu onetik eta konpromisotik nola eraiki daitezkeen izango dute hizpide.
Izen eman nahi dutenek berdintasuna@zumaia.eus helbidera idatzi edo 943 86 50 25 (luz. 404) zenbakira deitu beharko dute, irailaren 1etik 10era bitartean.
Ikusi Ibai Fresnedo dinamizatzaileak tailerraren nondik norakoak laburtu ditu bideo honetan:
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
Feminismoa
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Berdintasuna
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17



