Haur, nerabe eta familiei zuzendutako udal baliabideen berri eman dute
Zumaiako Gizarte Zerbitzuek askotariko babes eta laguntza zerbitzuak eskaintzen dituzte, hala nola: familia aholkularitza, kale heziketa, psikomotrizitatea edota Guraso Eskolak. Zumaiako Udalak eta Gizarte Zerbitzuetako profesional-taldeak babes eta laguntza zerbitzuok baliatzera deitu dituzte herritarrak.
Zumaiako haur eta nerabeen garapen egokia eta tratu ona bultzatzeko zerbitzu ugari ematen dituzte Zumaiako Gizarte Zerbitzuek. Familia elkarbizitzan, egoera pertsonalean, gizarte harremanetan, komunikazioan edota guraso eta heziketa arduran sortzen diren kezka eta zailtasunak aztertu eta laguntza ematea dute xede. Horretarako, informazioa, orientazioa, gertatzen dena ulertzeko eta kontzientzia hartzeko lanketak, edota ohitura aldaketak bultzatzeko trebakuntza eskaintzen dira, besteak beste.
> Ikusi eskuorria hemen
Gizarte langileek, hezitzaileek, psikologoek, psikomotrizistek eta bestelako profesionalek koordinatzen eta eskaintzen dituzte zerbitzu guztiak, eta lanketa familiako kideen eta profesionalen artean sortzen den laguntza harremanean oinarritzen dira. Horiek horrela, Zumaiako Udalak eta Gizarte Zerbitzuetako profesional-taldeak babes eta laguntza zerbitzuok baliatzera deitu dituzte herritarrak, eta jakinarazi dute eskoletan, haurtzaindegian zein osasun zerbitzuan eskura daitekela informazio eskuorria.
Zehazki, honakoak dira eskaintzen diren zerbitzuak:
Familia aholkularitza:
Helburua da familian eta seme-alaben zaintzan eta babesean sortzen diren kezka eta/edo zailtasunen aurrean informazioa eta aholkularitza ematea. Gai hauek lantzeko aholkularitza eskaintzen da: komunikazio eta harreman zailtasunak, heziketa ereduak, haurren beharrak, familia antolaketa eta egituran sortzen diren aldaketak...
Familiako eskuhartzea: psikosoziala eta gizarte arlokoa
Haur edo nerabeak bere garapen egokirako zailtasun edota kalte nabarmenak dituenean eskaintzen da, eta honako gaiak lantzen dira: heziketan jokabide aldaketak bultzatzea, egoeraren kontzientzia hartzea, haur edo nerabearen autonomia indartzea, eguneroko antolaketa sendotzea, komunikazio eta harreman gaitasunak bultzatzea... Helburua da familiako kideek tratu ona eta babesa eskaintzeko trebeziak eta autonomia eskuratzea, sortu diren zailtasunak eta kalteak zaindu eta berriro errepika ez daitezen.
Kale heziketa programa
Harreman, komunikazio, aisialdi eta formazio arloetan nerabeek dituzten beharrak lantzen dira taldean, nerabeen aisialdi eta denbora librearen testuinguruan. Helburua da nerabeen gizarte eta harreman abileziak sustatzea, eta norberaren autonomia eta autoestimua indartzea.
Psikomotrizitatea
Haurraren garapenean aldaketak, nahasmenduak edo zailtasunak nabarmentzen direnean, edo izateko arriskua dagoenean gomendatzen da.
Guraso Eskolak
Heziketan laguntzeko prestakuntza, aholkularitza eta trukerako gunea da. Gai hauek lantzen dira: heziketa, komunikazioa eta harremanak, eta haur eta nerabeen beharrei eta gurasotasunari lotutako gaiak.
Zerbitzu horiek eskaintzeaz gain, herri mailan haur eta nerabeen tratu ona bultzatzeko sarea ere sustatzen dute Gizarte Zerbitzuek. Egoerak antzemateko eta elkarlanerako prozedurak lantzen dituzte herriko hainbat zerbitzuren artean. Honakoek parte hartzen dute, besteak beste: eskolak, osasun zerbitzua, haurreskolak, gaztegunea, ludoteka, udaltzaingoa...
Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20
- Oroimena lantzeko tailerra, 'Tipi tapa' programa eta Itsasargia zerbitzua; Zumaiako adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko 2024/09/13
Hezkuntza
- Herriko ekosistemei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2024/12/12
- Jostailu erakusketa egingo dute asteburu honetan Ludotekan 2024/11/27
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- [BIDEOA] ZHEko Aita Mari eraikineko lehen solairua eraberritu du Udalak 2024/10/31
Haurrak
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere 2024/12/13
- Jostailu erakusketa egingo dute asteburu honetan Ludotekan 2024/11/27
- Udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo dituzte ekainaren 20an 2024/06/11
- Zabalik dago Musi-K udalekuetan izena emateko epea 2024/06/07
Zumaia bizitzeko da
- Beatrice Salvioniren 'Barrengaizto' nobelarekin hasiko du neguko denboraldia Irakurri matte irakurle taldeak 2024/12/23
- Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) hasierako onarpena eman dio udalbatzak 2024/12/23
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere 2024/12/13
- Herriko ekosistemei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2024/12/12