Haurrentzako tailerrak izango dira Ludotekan martxoaren 29an, 30ean eta 31n
Martxoaren 22tik 24ra bitartean eman beharko da izena. Plaza kopurua mugatua izanik, beharrezkoa bada, zozketa egingo da.
Zumaiako haurrek sukaldaritza eta jolas tailerretan parte hartzeko aukera izango dute martxoaren 29an, 30ean eta 31n. Ludoteka ohiko ordutegian itxita egongo da martxoaren 26tik apirilaren 14ra bitartean, eta tailer horiek egiteko zabalduko dute zehaztutako egunetan.
Egunak adin-tartetan banatu dituzte: martxoaren 29a LH1eko haurrena izango da; martxoaren 30ean LH2 eta 3 mailetako haurrek parte hartuko dute; martxoaren 31n LH4-6 bitarteko haurren txanda izango da. Tailer guztiek ordutegi berdina izango dute: 10:00etatik 13:00etara.
Izen-emateak
Zumaiako Ludoteka
ludoteka@zumaia.eus
943 14 32 64

Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20



