Haurrentzako tailerrak izango dira Ludotekan otsailaren 15ean eta 16an
Otsailaren 8tik 10era bitartean eman beharko da izena. Ludotekako bazkideek lehentasuna izango dute.
Zumaiako haurrek otsailaren 15a eta 16a jai dituztela jakinik, Ludotekako lagunei haurrei zuzendutako bi tailer prestatu dituzte egun horietarako. Ludoteka ohiko ordutegian itxita egongo da bi egun horietan, eta tailer horiek egiteko zabalduko dute.
Otsailaren 15ean (astelehena) LH1-3 bitarteko haurrei zuzendutako 'Sortu eta jolastu' tailerra egingo dute, 10:00etatik 11:30era bitartean Ludotekan bertan. Eskulanak egin eta horiekin jolasteko aukera izango dute haurrek.
Otsailaren 16a (asteartea), berriz, LH 4-6 urte bitartekoen eguna izango da. 10:00etatik 11:30era bitartean logika jolas eta asmakizunak ebatzi bete beharko dituzte. Misterioz betetako erronka jolasa izango da honakoa.
Tailer horietan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da maskara jantzita edukitzea. Halaber, bestelako osasun neurriak errespetatuko dira saio horietan.
Izen-emateak
Izen ematea otsailaren 8tik 10era bitartean egongo da zabalik. Ludotekara deituta, e-posta bidez idatzita edo Ludotekara bertara joanda eman daiteke izena.
Zumaiako Ludoteka
ludoteka@zumaia.eus
943 14 32 64
Plaza kopurua mugatua izanik, Ludotekako bazkideek lehentasuna izango dute, eta beharrezkoa bada, zozketa bidez hautatuko dira partaideak. Telefono bidez jakinaraziko da emaitza.

Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20



