'Indianara' dokumentala ikusi ahal izango da abenduaren 10ean Aita Mari zinean

2020/12/04

Dokumentalak Bolsonaroren Brasilera gerturatuko gaitu, LGTBI+ komunitatearen eta batez ere transen mugak eta zailtasunak ezagutzeko. Gonbidapenak eskuragarri daude turismo bulegoan.

Zinegoak zikloko 'Indianara' dokumentala botako dute Aita Marin abenduaren 10ean. Zumaiako Udaleko Berdintasun Foroak indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira antolatutako ekitaldietako bat da honakoa.

Arratsaldeko 19:00etan izango da proiekzioa, eta gonbidapena aurrez hartu beharko da turismo bulegoan. Ostiralean, larunbatean eta astelehenean ohiko ordutegia izango dute: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Igandean eta asteartean goizez bakarrik egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara.

Indianara:

Indianarak eta haren taldeak Brasilgo transgeneroak defendatzeko eta haien iraupenaren aldeko borrokan dihardute. Indianarak indarrak batu ditu bere alderdi politikoaren erasoen eta etortzekoa den mehatxu totalitarioaren aurkako azken borrokari ekiteko.

Indianara dokumental harrigarri bat da, zalantzarik gabe. Gaitasun itzela dauka gure arreta erakartzeko, baita protagonistak ere. Argi-ilunak argi-ilun eta kontraesanak kontraesan, Bolsonaroren Brasilera gerturatuko gaitu, LGTBI+ komunitatearen eta batez ere transen mugak eta zailtasunak ezagutzeko.

Albiste erlazionatuak