Irailaren 30ean amaituko da Julene Azpeitia 34. ipuin lehiaketara aurkezteko epea
Lanak euskaraz idatziak, originalak eta aurrez argitaratu gabeak izan behar dute.
Literatur sorkuntza bultzatu asmo duen lehiaketa antolatu du beste urte batez Zumaiako Udalak. Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 34. edizioa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak.
Lehiaketa honetara aurkeztutako idazlanek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Euskaraz idatzita egon, originala izan eta argitaragabea. Ezingo du parte hartu beste lehiaketaren batean saririk jaso eta/edo literatura sortzeko laguntzaren bat jasoa duen idazlanak. Ezin dira aurkeztu jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan eta lehiaketarako euskaratu direnak.
- Gaia librea izango da, eta ipuinak gutxienez 6 orrialde eduki beharko ditu eta gehienez 15, lerroarte bikoitzarekin idatziak, orriaren alde batetik.
- Idazlanak, onartua izateko, izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia.
- Aukera dago lanak posta elektronikoz bidaltzeko ere, euskara@zumaia.eus helbidera. Kasu horretan ere egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia bidali beharko dira lanarekin batera. Epaimahaiko idazkariak izango du lan irabazleak ebatzi arte datuok gordetzeko ardura.
- Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak ebatziko du lehiaketa. Epaimahaiko idazkaria Zumaiako Udaleko euskara teknikaria izango da, eta ez du botorik edukiko.
- Sariak eman gabe utzi ahal izango dira, eta finkatutako diru kopuruak zatiezinak izango dira.
- Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Sari banaketa garaiz iragarriko da.
- Zumaiako Udalak beretzat gordetzen du saritutako lanak argitaratzeko eskubidea, baina argitaratzekotan, epaimahaiak ebazpena eman eta urtebeteko epearen barruan argitaratu behar du, bai bere kabuz, bai beste batzuen bidez. Lehenengo argitalpenaren ustiapen eskubideak Zumaiako Udalarenak izango dira.
- Epaimahaiaren ebazpena itzulezina izango da, eta lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.
- Idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.
- Sariak: 3 sari emango dira: lehen saria, 3.000 €; bigarren saria, 1.500 €; Zumaiako onenaren saria, 1.000 €. Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legediak ezarritako atxikipena izango dute.
- Idazlanak helbide honetara bidali beharko dira, Julene Azpeitia 34. ipuin lehiaketarako dela adierazita:
Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua.
Foruen plaza 1
20750 Zumaia
>> Oinarriak
>> Azken urteotan Julene Azpeitia ipuin lehiaketan sarituak izandako lanak
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Bi markagailu berri kiroldegiko pistan 2024/04/19
- Sanpedroetako artisau azokan parte hartzeko deia zumaiarrei 2024/04/18
- Padel txapelketa mistoa jokatuko da Zumaian maiatzean eta ekainean zehar 2024/04/17
- Udal eraikinen garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko eta lan poltsa osatzeko prozesua hasi du Udalak, Lanbideren bitartez 2024/04/17
Euskara
- Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz 2024/04/02
- Ohiko osoko bilkura egingo dute ostegun honetan 2024/03/19
- Zumaiako haurren hizkuntza ohiturak, adimen artifiziala eta kirol mundua izango dituzte hizketagai 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloan 2024/02/02
- Iñaki Beobide Agirrezabalaga, gugan bego 2024/01/16
Kultura
- Sanpedroetako artisau azokan parte hartzeko deia zumaiarrei 2024/04/18
- Hemen da Martxoaren 8a, berriro ere ekitaldiz eta aldarrikapenez beteta 2024/03/07
- Herriko jaietan ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik 2024/03/06
- 'Negu hurbilak' filma asteburu honetan iritsiko da Zumaiara 2024/02/21