Jose Mari Razkinek irabazi du Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketa, 'Argi jokoak' lanarekin
Bigarren eta hirugarren sariak Manu Barreiro eta Marcel Van Balkeni eman dizkiote, hurrenez hurren. Zumaiar onenaren saria, berriz, Soraya Lopezek jaso du. Uztailaren 23tik aurrera ikusi ahal izango dira sariketara aurkeztutako 36 argazki onenak, Oxford aretoan.
Zumaiako Udalak eta Distirak argazki lehiaketa antolatu dute beste urte batez, Joxe Juan Azkue Distira elkarteko kidearen oroimenez. Txuri beltzean egindako argazkiak aurkeztu behar izan dituzte parte hartzaileek, eta gai librean aritu behar izan dira.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, inoizko parte hartzerik handiena izan da aurtengoan: 150 partehartzaile aurkeztu dira sariketara, eta guztira, 582 argazki aurkeztu dituzte. Gainera, mundu osoko argazkilariek parte hartu dutela azpimarratu dute: hala nola, Alemaniatik, Italiatik, Vietnametik, Moldovatik, Hungariatik, Txiletik edota Hong Kongetik jaso dituzte lanak.
Epaimahaiaren iritziz, Jose Mari Razkin donostiarraren Argi jokoak argazkia izan da aurten aurkeztutako lan onena. Bigarren saria, aurten ere, Manu Barreiro beasaindarraren Faded argazkiarentzat izan da. Hirugarren saria Marcel Van Balken herbeheretarrak jaso du, Gateway izenburua duen argazkiagatik. Zumaiar onenaren saria, Soraya Lopezentzako izan da, eta Viaje a la luna argazkiagatik lortu du saria. Halaber, Jose Mari Razkin, Manu Barreiro eta Jesus Larreak (lehiaketan lehenengo postuak lortu dituzten hiru euskal herritarrak) Argizaiola lehiaketan parte hartzeko giltza eskuratu dute.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, uztailaren 23an (ostirala) egingo dute sari banaketa ekitaldia. Horrekin batera, erakusketa zabalduko dute Oxford aretoan. Hala, epaimahaiak hautatutako 36 argazki onenak ikusi ahal izango dituzte bisitariek, uztailaren 23tik eta abuztuaren 8ra bitartean.
>> Irabazleen eta finalisten argazki guztiak ikusgai daude Distira argazki elkartearen webgunean.
1. saria: 500 euro
Jose Mari RAZKIN RAZKIN, Argi jokoak

2. saria: 300 euro
Manu BARREIRO RODRIGUEZ, Faded

3. saria: 200 euro
Marcel VAN BALKEN, Gateway

Zumaiar onenaren saria: 250 euro
Soraya LOPEZ, Viaje a la luna

>> Irabazleen eta finalisten argazki guztiak ikusgai daude Distira argazki elkartearen webgunean.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Parte hartzea
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01



