Kultur eta aisialdi arloko ikastaroak emateko deialdia zabaldu du Udalak
Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 30ean amaituko da.
Zumaiako Udalak dei egiten die herriko irakasle eta taldeei, datorren ikasturtean kultur eta aisialdi arloko ikastaroak emateko proposamenak egin ditzaten. Ikastaro berri horiek, printzipioz, urritik ekainera bitartean eskaini beharko dira; edonola ere, bestelako denbora tarteetan ere eman ahal izango dira, betiere 2021/2022 ikasturtean. Proposamenak aurkezteko azken eguna uztailaren 30a izango da.
Kultur Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri daude Alondegia kultur etxean. Gainera, gaiaren inguruko zalantzak argituko dituzte bertan; 943 86 10 56 telefonora deituta edo kultura@zumaia.eus e-mailera idatzita ere emango dituzte argipenak.
Albiste erlazionatuak
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
Parte hartzea
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01



