Lau urterako lankidetza hitzarmena sinatu dute Urolako Komunikazio Taldeak eta Zumaiako Udalak
Hurbileko komunikazioa eta euskara dira hitzarmenaren bi zutabe nagusiak. 2023an 57.630 euro jasoko ditu UKTk, eta urtez urte eguneratuko da kopurua.
Iñaki Ostolaza Zumaiako alkateak eta Gorka Zabaleta UKTko zuzendari nagusiak izenpetu dute hitzarmena. Akordio honen bidez, UKTk 57.630 euroko dirulaguntza jasoko du 2023an. Ondorego hiru urteetan dagokion KPIa gehituko zaio kopuru horri urtez urte. Hala ere, erabaki hau urtez urte berretsi beharko du Udalak diru kopurua zehatza adierazten duen berariazko ebazpenaren bidez.
Hitzarmenean jasotzen denez, etorkizuneko informazioaren gizartean garrantzia handia du hurbileko komunikazioaren esparrua euskararentzat irabazteak, euskal gizartearen ezaugarri propioei kopuruz nahikoa eta kalitatez duina izango den presentzia ziurtatu ahal izateko. Hain justu, eskualdean hamarkada luzez lanean aritu diren euskarazko hedabideen oinordetza jaso duen UKT kooperatibak, eskualdean euskarazko komunikazio zerbitzuak abiatzea eta garatzea du helburu.
Hori horrela, Zumaiako Udalak eta UKT kooperatibak euskararekiko jarrera positiboa indartzea eta hizkuntza komunikaziorako konpetentzia garatzeko beharra ikusi izan dute eta hori sustatzeko hitzarmena garatzea apropostzat jo dute.
Hitzarmenaren baitan, UKT kooperatibak hainbat ekintza garatzeko konpromiso hartzen du, hala nola: zumaiarren intereseko gaiak euskara hutsean landu eta UKTk dituen komunikazio euskarri multimedietan zabaltzea, Zumaiako herritarrak euskaraz informazio hurbila, egiazkoa eta inpartziala izan dezaten; Zumaiako Udalaren jardueraren berri ematea, informazioak interes publikoa duen neurrian; edota euskarari lotutako albisteei arreta berezia ematea, izan Udaleko euskara zerbitzutik datozenak, herriko euskara elkartetik, euskaltegitik nahiz beste edozein elkartetik datozenak. Azkenik, akordioaren baitan, Udalari urtean hiru aldizkariren harpidetza ematea, eta publizitatean deskontuak egitea aurreikusten da.
> UKT-Udala hitzarmena
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Beatrice Salvioniren 'Barrengaizto' nobelarekin hasiko du neguko denboraldia Irakurri matte irakurle taldeak 2024/12/23
- Zumaian Euskaraldia dinamizatzeko langile baten bila 2024/12/13
- Herriko ekosistemei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2024/12/12
- 2024ko Euskararen Eguneko adierazpena: 'Erantzukizuna eta konpromisoa, olatu berria sortzeko' 2024/12/03
Tokiko garapena
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
- Ostegun honetan zabalduko dute Hogarreko elkarlan gunea 2023/10/31
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20
Zumaia bizitzeko da
- Gazteen sormena indar betean: bideoklip bat eta ikerketa historiko bat bidean 2025/02/03
- Tentsio handiko etxebizitza eremu izateko bidean da Zumaia 2025/01/31
- Urtarrilaren 14an (asteartea) zabalduko dute HAPOari buruzko erakusketa, bi bisita gidaturekin 2025/01/09
- Beatrice Salvioniren 'Barrengaizto' nobelarekin hasiko du neguko denboraldia Irakurri matte irakurle taldeak 2024/12/23