Ludotekako izen-ematea zabalik, irailaren 29ra arte
Urriaren 4an irekiko dute Ludoteka, eta dagoeneko eskuragarri daude izen-emate orriak eta jarraibide nagusiak. Haur bakoitzak astean bi egunetan joan ahal izango du Ludotekara, eta egun aukeraketa zozketa bidez egingo da.
Ludoteka 6-12 urte bitarteko haurrentzat zerbitzua da. Ez da eskola, baina jostailu eta jolasaren bidez haurraren nortasuna garatzea helburu duen zerbitzu hezitzailea da eta umeek zuzeneko arreta jasotzen duten lekua.
Urriaren 4tik aurrera egongo da irekita Ludoteka, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:15era. Gainera, LH4-6ko haurrek LudoKeta zerbitzua erabili ahal izango dute, ostiraletan 19:30etik 20:30era. Aurtengo ikasturtean ikasle bakoitzak astean bi egunetan joan ahal izango du Ludotekara, eta haur guztiek aukera berdinak izan ditzaten, zozketa bidez zehaztuko dira egunak. Lehentasunak zehazteko aukera egongo da izen-emate orrian.
Izen-ematea irailaren 23etik 29ra bitartean egongo da zabalik. Izen-emate orria entregatu beharko dute guraso eta tutoreek, eta beharrezkoa izango da urteko kuota ordaintzea. Izen-emate orria entregatzeko hiru modu daude: Ludotekan bertan uztea (11:30etik 14:00etara), Ludotekako buzoian sartzea, edo e-mail bidez bidaltzea (ludoteka@zumaia.eus). Zalantzarik izatekotan, hezitzaileekin harremanetan jartzera gonbidatu dituzte guraso eta tutoreak.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20



