Ludotekako izen-ematea zabalik, urriaren 4ra arte
Urriaren 3an irekiko dute Ludoteka, eta dagoeneko eskuragarri daude izen-emate orriak eta jarraibide nagusiak. Haur bakoitzak astean bi egunetan joan ahal izango du Ludotekara, eta egun aukeraketa zozketa bidez egingo da.
Ludoteka 6-12 urte bitarteko haurrentzat zerbitzua da. Ez da eskola, baina jostailu eta jolasaren bidez haurraren nortasuna garatzea helburu duen zerbitzu hezitzailea da eta umeek zuzeneko arreta jasotzen duten lekua.
Urriaren 3tik aurrera egongo da irekita Ludoteka. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era LH1-6 bitarteko haurrentzako tartea izango da. Haur bakoitzak astean bi egunetan joan ahal izango du Ludotekara, eta haur guztiek aukera berdinak izan ditzaten, zozketa bidez zehaztuko dira egunak. Lehentasunak zehazteko aukera egongo da izen-emate orrian.
Gainera, LH4-6ko haurrek LudoKeta zerbitzua erabili ahal izango dute, ostiraletan 19:30etik 20:30era.
Izen-emate epea zabalik dago dagoeneko, urriaren 4ra arte. Izen-emate orria entregatu beharko dute guraso eta tutoreek, eta beharrezkoa izango da urteko kuota ordaintzea.
Izen-emate orria entregatzeko hiru modu daude:
- Ludotekan bertan uztea
- Ludotekako buzoian sartzea
- E-mail bidez bidaltzea (ludoteka@zumaia.eus).
Zalantzarik izatekotan, hezitzaileekin harremanetan jartzera gonbidatu dituzte guraso eta tutoreak. Gainera, zerbitzua gertutik ezagutzeko ate irekiak egingo dituzte urriaren 3tik 7ra.
> INFORMAZIO ORRIA (arretaz irakurri izen-emate orria bete aurretik)
> Izen-emate orria
Albiste erlazionatuak
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



