Musi-K udalekuetarako aurre izen-ematea maiatzaren 4an zabalduko da
Uztailaren 19tik 30era bitartean izango dira Musi-K udaleku musikalak. HH4tik LH6ra bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute.
Musika udalekuak uztailaren 19tik 30era bitartean egingo dira aurtengoan, 09:30etik 13:00etara bitartean. HH4tik LH6ra bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi eskaintza da honakoa, eta musika ikasten ari direnek zein ikasketa formalik jasotzen ez dutenek parte hartu ahal izango dute. Partaideek musikaren esparru desbedinak ezagutzeko aukera izango dute Ubillos jauregian. Musika udalekuek XXXVII. Musika Jaialdiari ateak zabalduko dizkiote.
Maiatzaren 4an irekiko dute aurre izen-ematea, maiatzaren 17ra arte. Horretarako, aurre izen-emate orria bete, eta e-posta bidez (alondegia@zumaia.eus) edo Alondegian bertan entregatu beharko da.
Aurre izen-emate orria
Epea: maiatzak 4-17
Alondegian bertan edo e-posta bidez (alondegia@zumaia.eus)
Plaza kopurua baino eskaera gehiago egongo balira, zozketa bidez egingo da partaideen aukeraketa. Maiatzaren 25ean e-posta bidez jakinaraziko zaie parte hartzeko aukera dutenei, eta baieztapena jaso ondoren, izen-ematea eta ordainketa egin beharko da zehaztutako epean. Epe barruan ordaintzen ez dutenek plaza galduko dute, eta itxaron zerrendan daudenei eskainiko zaie lekua. Matrikularen prezioa 85 eurokoa izango da; familia ugariak direnen kasuan, 65 euro ordaindu beharko dituzte.
Aurreikuspen guztiak COVID 19ak momentu horretan ahalbidetzen duen egoeraren menpe egongo dira, eta beraz, aldaketak izan litezke.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Datozen urteei begirako etxebizitza babestuen promozioak adostu dituzte Zumaiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 2023/03/29
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin-behineko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/03/28
- Martxan dago Udal Etxebizitza Bulegoa 2023/03/27
- Kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago 2023/03/20
Haurrak
- Badatoz inauteriak Zumaiara ere 2023/02/09
- Antzezlan eta ikuskizun ugari izango dira Aita Mari aretoan negu osoan zehar 2022/12/27
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte urtarrilaren 2an 2022/12/23
- Gabonetako haur parkea, musika ikuskizunak eta kirol txapelketak izango dira Gabonetan Zumaian 2022/12/21
Kultura
Herri hezitzailea
- Hasi dituzte DBHrako eraikin berria egiteko lanak 2023/03/06
- Zabalik dago udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetara aurkezteko epea 2023/02/20
- Eskura udal aldizkariaren seigarren alea webgunean ere bai 2023/02/15
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte urtarrilaren 2an 2022/12/23