Oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea zabalik
65 urtetik gorako herritarrei zuzendutako tailerrak dira, eta urtarriletik ekainera bitartean egingo dituzte saioak. Izen-ematea abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte egongo da zabalik.
Tailer honen helburu nagusia, adinekoen bizi kalitatea hobetzea da, horretarako oroimena eta adinekoen parte hartze aktiboa sustatu nahi da. Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.
Astelehen arratsaldetan izaten dira tailerrak, eta ordubeteko saioak egiten dituzte dinamizatzaile baten laguntzarekin, Gizarte Zentroko bigarren solairuan (Hogarrean). Lehen taldea 16:00etatik 17:00etara bilduko da, eta bigarren talde bat osatzen bada, 17:10etik aurrera izango dira saioak. Urtarrilaren 19an izango da lehen saioan, eta ekainaren 19an amaituko dute.
Oroimena lantzeko tailerra 2018ko martxoan antolatu zen lehen aldiz, era esperimentalean. Parte hartzaile guztiek balorazio oso ona dela eta, programa honekin jarraituko dute. Zentzu berean, Zumaiako Udalak, adinekoen autonomia sustatu eta mendekotasun egoerak prebenitzeko helburuari begira, programa desberdinak eskaintzen jarraitu eta horiek zabaltzeko borondatea agertu nahi du.
Hartzaileak:
Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Hau da, mendekotasunik ez duten hartzaileak.
Helburuak:
-
65 urtetik gorako zumaiarrei bizi kalitatea hobetu
-
Adinekoek taldean parte-hartze aktibo eta prebentiboa bultzatu
-
65 urtetik gorako zumaiar adinekoei oroimena lantzeko aukera eskaini
-
Teknika eta tresna ezberdinen bidez adineko pertsonen oroimena landu ondorengo atalak lantzeko helburuarekin:
-
Gune kognitiboa: Gaitasun kognitiboen galera aurreikusi edo atzeratu
-
Gune psikoafektiboa: antsietate, depresio, bakardade zantzuak prebenitu, komunikazio eta talde sentipena bultzatuz
-
Harreman eta aisialdi gunea: beste pertsonekin harremana bultzatu eta ezagutza eta aisialdiko gozamena partekatu
-
Izen ematea
Interesa dutenek urtarrilaren 3, 4, 5 eta 10ean izena eman dezakete, Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean (Brankan). Matrikulak 21 euro balio ditu eta ordainketa urtarrila bukatu baino lehen egin beharko da, honako kontu honetan: KUTXABANK 2095 5174 90 1060024873
Taldeak izen emateen arabera osatuko dira.

Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
Adinekoak
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Datorren astean hasiko da 'nagusiekin eta nagusientzat' prestatutako egitaraua 2025/05/17
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



