Pulpo eta Zumaiako kirol klubak, eta Lucia Lacarra omenduko dituzte sanpedroen hasierarekin batera
Gaur bertan lehertuko da festa Zumaian, 18:00etako txupinazoarekin. Pulpo eta Zumaiakoko kideez gain, herriko kirolari ugarik hartuko dute parte ekitaldian; azken boladan guzti horiek egindako lorpenak ospatuko dituzte. Bandera igoeran, berriz, Lucia Lacarra dantzaria omenduko dute.
Beste urte batez Zumaia sanpedroetan murgilduko da, aurten ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitartean. Astearte arratsaldean abiatuko da festa, 18:00etako txupinazoarekin, eta 20:00etan igoko da bandera udaletxean. Txupinazoaren ondotik, erraldoi eta buruhandiek hartuko dituzte Zumaiako kaleak, Tolosako dultzaineroek lagunduta; gainera, 18:30etik aurrera Ustekabe txaranga Erribera kalean ariko da. Gauean, berriz, DJ Alejandroren disko-festa izango da Amaia plazan, eta Trikizio taldearen kontzertua Eusebio Gurrutxaga plazan.
Txupinazoan herriko kirolariak izango dira protagonista: Pulpo eta Zumaiako kirol elkarteetako ordezkariak izango dira bertan, azken hilabetean lortutako kategoria igoerak ospatzeko. Horiekin batera, Maria Etxabe igerilaria, Leire Baraibar mendi korrikalaria, Irati Osa eta Martin Egaña piraguistak, Frida Watkins eta Gonzalo Agirre zesta puntalariak, Mady Diame boxeolaria, Eneko Carretero eskalatzailea, Anette eta Janire Gonzalez Txabarri surflariak, Helene Alberdi triatleta eta Oier Saraskate xake jokalaria omenduko dituzte. Guzti horiek lorpen ugari lortu dituzte azken boladan, eta Zumaiako Udalak aitortza egin nahi die. Bandera igoeran, berriz, Lucia Lacarra omenduko dute, bere dantzari ibilaldi oparoa balioan jartzeko. Beste hainbat aitortzaren artean, Lacarrak Max Saria jaso berri du.
Gaur hasiko dira sanpedroak, baina asko izango dira hurrengo egunotan izango diren ekitaldiak: kirol txapelketak, dantzaldiak, bandaren kontzertua eta mariatxi emanaldia, besteak beste. Ohi bezala, ekainaren 29an su artifizialen ikuskizuna izango da, eta igandean, artisau azoka izango da Eusebio Gurrutxaga plazan. Beste urte batez, asko izan dira ekitaldien antolaketan parte hartu duten herriko elkarteak, eta Zumaiako Udalak eskerrak eman dizkie festen prestaketan parte hartzen duten guztiei.
Azkenik, festak guztiontzako espazio atsegin eta seguruak izan daitezen, eraso eta jarrera matxisten aurkako jarrera hartzera deitu nahi ditu Udalak herritarrak. Horrekin batera, kontsumo arduratsurako deia egin die herritar guztiei. Hori horrela, arduraz jokatuz eta elkartasunez, festez gozatzeko deia egiten die Zumaiako Udalak herritar guztiei.
Hona hemen egitaraua:
Ekainak 28, asteartea
18:00 Udaletxean txupinazoa
Jarraian, erraldoi eta buruhandiak kalejiran Tolosako dultzaineroekin
18:30 Ustekabe txarangaren kalejira
18:45 Sagarbidetik, sanpedroetako danborradaren irteera
18:00 Pelota partiduak Odietan Herri mailako Pala txapelketa, azken partidua
20:00 Udaletxean herriko bandera jasotzea
21:30 Torreberrin danborradako kideen afaria
22:00 Amaiako plazan diskoteka: Dj Alejandro
22:30 Eusebio Gurrutxaga plazan dantzaldia Trikizio taldearekin
Ekainak 29, asteazkena
09:00 Tolosako dultzaineroekin goiz soinua
11:00 Prozesioa, eta ondoren Meza Nagusia
11:00-13:00 Torreberrin haurrentzat jolasak eta tailerrak
11:30 Dultzaineroak kalejiran
12:00 Iraunkorrak txarangaren kalejira
13:00 Eusebio Gurrutxaga plazan Udal Musika Bandaren kontzertua
17:30 Eusebio Gurrutxaga plazan Tomaxen abenturak haur antzerkia
18:30 Iraunkorrak txarangaren kalejira
19:00 Eusebio Gurrutxaga plazan herri kirolak
19:00 Dultzaineroak kalejiran
22:30 Amaiako plazan diskofesta
23:00 Su artifizialak Valecea piroteknia etxearen eskutik
Jarraian, Tolosako dultzaineroak kalejiran Arranplatik Eusebio Gurrutxaga plazara
Ondoren, dantzaldia bertan Zumaiako Musika Bandarekin
Ekainak 30, osteguna
17:30 IV. Emakumezkoen pala txapelketa semifinal eta finala
19:30 Mari kalean, Musika Eskolako Jazz kontzertua
Uztailak 1, ostirala
18:00 Herri mailako Esku pilota txapelketa, azken partidua
22:00 Mari kalean, antzerkia: BETE INGOIAU!
Uztailak 2, larunbata
18:00 Buztintxuriko erraldoien kalejira
22:30 MARIATXI CHUCHÍN IBAÑEZ eta GARIBALDI BAND-TALDEA
Uztailak 3, igandea
11:00-14:00 + 17:00-20:00 Eusebio Gurrutxaga plazan
ARTISAU AZOKA
19:30 Odietan, Plaza Dantzak eta gehiago
Albiste erlazionatuak
Festak
- Gune Morea egongo da santelmo hauetan ere, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2025/04/16
- Dena prest santelmoetarako! 2025/04/09
- Zesta punta eta esku pilota jaialdi ikusgarriak izango dira datozen bi asteetan Aitzuri pilotalekuan 2025/04/08
- Zabalik dago ekaineko artisau azokan parte hartzeko eskaera egiteko epea 2025/04/08
Kultura
- Zabalik dago kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea, apirilak 26 arte 2025/04/15
- Dena prest santelmoetarako! 2025/04/09
- Zabalik dago ekaineko artisau azokan parte hartzeko eskaera egiteko epea 2025/04/08
- Joseba Zulaikaren eta Jule Goikoetxearen bisitak izango dituzte 'Irakurri matte' irakurle taldean udaberri honetan 2025/03/17
Kirolak
- Zesta punta eta esku pilota jaialdi ikusgarriak izango dira datozen bi asteetan Aitzuri pilotalekuan 2025/04/08
- Trafikoa etengo da datorren asteazkenean, Euskal Herriko Itzulia dela-eta 2025/04/04
- Salgai daude santelmoetako esku pilota jaialdi profesionalerako sarrerak 2025/03/26
- Zabalik dago kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/03/07