Santelmoetako egitaraua aurkeztu dute herriko elkarteek eta Udalak

2022/04/12

Apirilaren 22tik maiatzaren 1era bitartean ospatuko dira 2022ko santelmoak.

IKUSI EGITARAUA
IKUSI EGITARAUA
2022ko San Telmo jaietako egitaraua aurkeztu dute herriko eragileetako eta Zumaiako Udaleko ordezkariek. Beste urte batez, bi asteburuz, musikaz, dantzaz eta giro onez beteko da herria. Pandemia egoera hasi zenetik lehenengo santelmoak izango dira aurtengoak, eta gogotsu eta ilusioz daude guztiak ere. 

Ohi bezala, larunbatean izango da txupinazioa, baina festetako egitaraua ostiraletik hasiko da. Bertso saioak, kontzertuak, batukada eta txarangak, haurrentzako ekitaldiak, dantzaldiak, danborradak, kirol probak, herri bazkariak... asko izango dira festetan izango diren ekitaldiak.

Ekitaldi horiek guztien antolaketan "ezinbestekoak" izan dira herriko elkarteak, eta Zumaiako Udalak eskerrak eman dizkie festen prestaketan parte hartzen duten herritar eta elkarte guztiei. 

Agerraldian izan da Javier Murciano itsasgizona izandakoa ere. Bera izango da 2022ko santelmoetako bandera igotzeaz arduratuko dena, eta Arbustain elkarteak omenaldia danbor soinu artean.

Festez gozatu, arduraz jokatu

Festak guztiontzako espazio atsegin eta seguruak izan daitezen, eraso eta jarrera matxisten aurkako jarrera hartzera deitu nahi ditu Udalak herritarrak. Ildo horretan, festetako bi larunbatetan eraso matxisten aurkako gunea izango da Saregile plazan, 19:00etatik 21:00etara eta 00:00etatik 02:00etara.

Horrez gain, kontsumo arduratsurako deia egin die herritar guztiei. Herriko nerabeekin lanketa egiteko, bi larunbatetan Ai Laket! elkarteko hezitzaileak egongo dira Zumaiako kaleetan, 20:30etik 00:30era.

Bi urte santelmorik gabe pasa eta gero, azkenean, herriko kaleak kolore urdinez beteko dituzte zumaiarrek. Udal ordezkarien esanetan, "ondo merezitakoak" izango dira aurtengo santelmoak, eta zumaiar guztiei, arduraz jokatuz eta elkartasunez, festez gozatzeko deia egin diete.

SANTELMOAK 2022 | EGITARAUA

OSTIRALA 22

18:00 Odietan, GKS eta IAk antolatuta, pala egokitua binaka eta afizionatuen partida: Alduntzin-Azanza

22:00 Zumaienan bertso jaialdia: Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Unai Iturriaga, eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzailea: Jon Maia

22:30 Txosna eremuan DJ emanaldia

LARUNBATA 23

11:00 Udal Txistulari Bandaren kalejira

12:00 San Telmo ermita inguruan, txupinazoa jaiei hasiera emateko.

Jarraian jaitsiera Musika Eskolako trikitilariek lagunduta

Ondoren Itxas Gain elkarteak antolatuta, hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, trikitilariak eta Bertso Eskolako ikasleak

12:30 Zumai txaranga kalejiran

eta trikitilariak herrian zehar

13:00 Ondartxon Musika Eskolako haurren eskutik, euskal dantzen ikuskizuna. Euria eginez gero, Zumaiena aretoan.

13:45 Kofradiako plazan Zumaiako Arku Dantza

14:30 Torreberrin gazte bazkaria.

17:30 Kofradian hasita, Joxe Mendizabalekin kantu-kalejira

18:30 Gazte Asanbladak antolatuta, Matraka elektrotxaranga kalejiran

22:00 Torreberrin, GKS eta IAk, antolatuta, Bassagain Sound System. Ondoren, DJ sesioa: Goiko eta Murxi

22:30 Txosna eremuan kontzertuak: Zero, Larru beltzak eta Keike

22:30 Kofradian dantzaldia: Joselu Anaiak

23:30 txosnagunetik abiatuta. Kalea eta gauak gureak dira manifestazioa, Zumaiako Mugimendu Feministak antolatuta.

IGANDEA 24

11:30 Arbustain motor elkarteak antolatuta, hamaiketakoa herriko arrantzale zaharrentzat

12:00 Haurren Danborrada Sagarbide ikastetxetik irtenda

12:30 Jainekin txarangarekin kalejira

13:30 plazan hasita, Dinbibanda, batukada

17:00 Udaletxetik irtenda, Buruhandi eta Erraldoiak

17:00 Txosnagunean dantza tailerra

18:30 Torreberrin Ekain pailazoa Alejop!

18:30 Eusebio Gurrutxaga plazan hasita, Jainekin txaranga

22:30 Danborrada Berezia

22:30 Kofradian dantzaldia: Basajaun

22:30 Txosna eremuan Dj Bull

Gauerdian Kofradian Bandera igotzea Javier Murciano arrantzale ohiaren eskutik. Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor elkarteak.

Danborrada amaitutakoan berbena Basajaun taldearekin Kofradiako plazan

ASTELEHENA 25 SAN TELMO EGUNA

10:15 Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara

10:30 Meza Nagusia, Beheko Plaza Abesbatzak abestua, itsasoaren aurrean otoitza eta parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.

Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie

11:30-13:30 Odietan puzgarriak

12:30 Incansables txaranga

16:30-19:30 Odietan puzgarriak

17:30 Aitzuri pilotalekuan esku pilota partida profesionalak

18:00 Kofradian Plaza Dantzak eta gehiago

18:30 Plazatik abiatuta, Incansables txaranga

19:00 Kofradian dantzaldia: Orots

22:30 Orots taldearen bigarren emanaldia

OSTIRALA 29

Eusebio Gurrutxaga plazan Rana eta Pote txapelketa irekia, Beheko Plaza elkarteak antolatuta:

17:00 12-16 urte/ ondoren +16

19:30 Poteo feminista, Zumaiako Mugimendu Feministak antolatuta

22:30 Txosna eremuan Bertsio Gaua herriko musika taldeekin

LARUNBATA 30

10:00 Eusebio Gurrutxaga plazan, XXII. olagarro-zopa lehiaketa

Ekitaldia alaitzeko Elustondo anai-arrebak trikitilarien saioa

11:30 Plazan haur jolasak Kulkiren Artzainen herri kirolak

12:00 Herriko kaleetan Beheko Plaza eta Errenteriko Telleri abesbatzen saioa

13:00 Eusebio Gurrutxapa plazan hasita, GKS eta IAk antolatuta, bertso poteoa: Aitor Bizkarra eta Jon Gurrutxaga

14:30 Txosna eremuan, bazkaria

Ordu berean GKS eta IAk antolatuta Torreberrin, Ikasle eta gazte bazkaria. Bazkalostean, kontzertu akustikoa

16:00 Eskola adinekoen piraguismo estropada

18:00 Urrezko aizkora, herri kirolak

18:30 Beti Jai Fanfarrea txarangaren saioa

22:00-01:00 Kofradian A&B Shows diskoteka

Ordu berean, TorreberrinGKS eta IAk antolatuta, kontzertuak: RPG-7, Rodeo eta Kolission

22:30 Txosna eremuan kontzertuak: Ginger, Ama Say eta Lukiek

IGANDEA 1

8:00 Goiz soinua Zumai txarangarekin

11:30 kofradia, trikiti kalejira

12:00 Itzurun hondartzan zaldi lasterketa

12:00 Iraunkorrak txarangaren kalejira

17:45 Trainerillen estropadak, XXXVII. San Telmo saria

17:30 Eusebio Gurrutxaga plazan hasita Txorotxaranga

18:00 Iraunkorrak txaranga

19:00 Kofradian erromeria: Bada Giro

22:30 Bada Giro taldearen bigarren saioa

Gauerdian Bandera jaistea eta santelmoei agurra